Martxoan izango da aurten Krea Bidasoa 2017

Irungo eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik-en bidez, KREA Bidasoa egitasmoaren bederatzigarren edizioa antolatzen ari dira. Datorren martxoaren 30ean izango da. Aurreko edizioetan bezala, pertsona ekintzaileek, enpresek eta bestelako organismo publiko eta pribatuek parte hartuko dute, tailer eta jarduera programa zabalean. Parte hartzaileek kontaktuak egin, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, eta beste esperientziak, joerak edota arrakasta kasuak ezagutu ahal izango dituzte.
Ekimen honen helburua da berrikuntzari eta ekintzailetzari balioa ematea, gure lurraldeak eskaintzen dituen baliabideak eta talentua kontuan hartuta.

Aurtengo topaketaren leloa ADN BERRITZAILEA izango da. Mezuak lurraldearen ekosistemari egiten dio erreferentzia. Kultura ekintzailea, berritzailea eta sortzailea du ekosistema horrek. Aurtengo irudia ADB konexioen katea izango da. Pertsona ekintzaileen, enpresen, ikasketa zentroen eta organismo publiko eta pribatuen arteko konexioa irudikatuko du. Beharrezko lotura da, integrazio ekonomikoa eta soziala lortu ahal izateko.

Bestalde, hexagonoen irudia, edo ADNaren osagaia, espezializazio azkarraren irudi izango da. ADN BERRITZAILEA balio katea osatzen duten banakako zati horiek (pertsona ekintzaileak, enpresak, formazio zentroak, organismo publikoa eta pribatuak).

Mugaz gaindiko begirada
Bederatzigarren edizioak arreta handiagoa jarriko du mugaz gaindiko izaeran. Mugaz gaindiko ekintzailetza ekosistema aurkeztuko dugu, eta berrikuntza babesteko mugaz gaindiko programari buruzko aholkularitza eskainiko dugu. CONNECT INNOVATION BAI! proiektuaren parte dira bi jarduerak. Europa mailako programa da, Bidasoa bizirik-ek gidatzen duen ingurune berritzaile eraikitzea helburu duena. Ondorengo entitateak dira parte hartzaileak: Irungo Udala, Mondragon Unibertsitatea, ESTIA, Cluster Gaia, Communauté de Agglomeration Pays Basque, Pôle Sud Pays Basque, orain arteko Agglomération Sud Pays Basque.
 
Beste urte batez, jarduerak Ficoba Erakustazokan egingo dituzte. 9:00etan hasiko dira, eta 20:00etan amaitu.

Behin-behineko programa
 - 9h00-11h00: Zer gertatzen da 4.0 industriarekin gure inguruan? Tokiko enpresen parte hartzearekin, gure eskualdean zein teknologia aplikatzen ari diren, eta etorkizunerako zein helburu duten jakingo dugu. Dinamizatzailea: Idom Consulting.
 - 9h00-11h00: mugaz gaindiko ekintzailetza ekosistemaren aurkezpena, hezkuntza ekintzailetza berritzailea edota elkarlanekoa. Dinamizatzailea: Mondragon Unibertsitatea.
 - 9h00-11h00: Ekin Bidasoa. Taldekako dinamika, eskualdeko enpresa berriekin.
 - 11h00-11h30: Kafearentzako etena.
 - 11h30-12h30: mugaz gaindiko ekintzailetza ekosistemaren aurkezpena, hezkuntza ekintzailetza berritzailea edota elkarlanekoa. Dinamizatzailea: Mondragon Unibertsitatea.
 - 11h30-13h30: Ikusmen artifiziala, eta haren aplikazioa industrian.
 - 12h30-13h30: Low cost marketing digitala.
 - 13h30: Summing up. Jardunaldien akta grafikoaren laburpena.
 - 15h30-17h: Visual Thinking-era sarrera.
 - 17h20: Powered by PechaKucha 2016. Proiektu berritzaileen aurkezpen grafikoa, PechaKucha formatuan. 20 irudi eta 20 segundo irudiko.
 - 18h30: Irun Ekintzan sariak, berritzaileentzat.  

Presente egongo dira egunean zehar:
 - Berrikuntza proiektuetarako mugaz gaindiko finantzazio bideak. Prestatu zure proiektua, nabarmendu dadin.
 - Prototipoak eskuz egiteko tailerrak, Mundo Maker-ekin. Zenbait tailer egingo dira goizean zehar.
 - Grafhic Recording(jardunaldiaren akta grafikoa)
 - Ekonomia biribilari buruzko lana, La Salle, Plaiaundi eta Bidasoa formazio zentroekin, Gazters MUrekin lankidetzan.
 - Zerbitzu aurreratuetako katalogoaren aurkezpena.

Hiru gune ezberdinetan banatua egongo da espazioa:
 - ADN Ideo: Gazters MU (Mondragon Unibertsitatea)rekin lankidetzan, ekonomia biribilari buruzko lana La Salle, Plaiaundi eta Bidasoa formazio zentroekin. Taldeka, ikasleak aipatutako zentroetara deituko dituzte, eta bertan, planteatutako erronkei aurre egin beharko diete. Gazteria haren inguru sozioekonomikoarekin lotzeko erreminta baliagarria da. Modu horretan, eskualdean gainditu beharreko erronkak zeintzuk diren ezagutu, eta irtenbideak  pentsatuko dituzte.

 - ADN Maker 4.0: 3d inpresioko, ikusmen artifizialeko eta errealitate handituko aplikazioen adibideak. Prototipoak egiteko tailerrak, 4.0 industriari buruzko teknologien inguruko informazioa, eta teknologia horiek aplikatu dituzten enpresen ingurukoa egongo dira gune honetan.

 - ADN Bisuala. Era azkar, bisual eta bizi batean eskualdean sortzen ari diren proiektu berriak ezagutu ahal izango dira hemen. Pechakucharen seigarren edizioa izango da. 20 segundoko 20 iruditan, 10 proiektu sortzaile eta berritzaile ezagutuko ditugu. Gune honetan, Kreari buruzko ideiak eta inpresioak eman ahal izango dira, modu grafikoan, goiz osoan zehar. Graphic Recording delakoan aditua den pertsona batek parte hartuko du, Krean gertatzen dena era grafikoan jasotzen. Goizaren amaieran, Krea 2017an sortu diren ideiak, mezuak eta proiektuak ezagutu ahal izango ditugu.

 - ADN Net: Kolaborazioan lan egiten dugu. Gune honetan Bidasoa bizirik-eko enpresa zentroetan egunerokoan ari diren enpresak zeintzuk diren ezagutu ahal izango duzu. Zerbitzu aurreratuetan ari diren eskualdeko enpresen katalogoaren edizio berria ere aurkeztuko dugu. Kreak aurten dioen bezala, ADB Berritzailea dugu, zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresak ditugu eskualdean: neurketan eta kontrolean, hondakin industrialen balorizazioan, telekomunikazioetan edo prozesuen automatizaziorako soluzioetan.

Etiquetas: