Joxe Mari Lopetegi errepublikar bertsolari irundarraren omenezko kantaldia

Txingudiko Bertso Eskolak 2016ko urriaren 22an izan zen Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarraren omenez antolatu zuen kantaldia. Orduko grabazioa publiko egiteko, ordea, atzoko eguna hautatu dute: Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen egunaren bezpera, eta Joxe Mari Lopetegi zenaren eguna, 1875eko apirilaren 13an jaio baitzen, Irunen, orain dela 142 urte.

Argitalpen honekin itxitzat ematen dute, momentuz, Txingudiko Bertso Eskolako Bertso-tailerreko kideek 2016ko urrian Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarra eta haren obra ezagutzera emateko abiatutako ekitaldi sorta. Mila esker bihotz-bihotzez bidelagun izan zareten guztioi.

Txingudiko Bertso-Eskolako Bertso-tailerreko kideak

Etiquetas: