Enpresa berriak sortzeko bultzada

Indar ekintzailea sormenaren bidez garatzeko eta enpresa berritzaileak eratzeko programa martxan jarri du Irungo Udalak 2017an, Bidasoa Bizirik-en bidez, Irun Ekintzanen baitan (Irungo enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko ituna).

Ekintza ezberdinen bidez, ekiteko eta gaitasun pertsonalak lantzeko aukera izango dute pertsona ekintzaileek, proiektu errealak burutuz, taldean lan eginez eta arrakasta izango duten enpresak sortzeko faktore kritikoak ikertuz eta aztertuz.
 
Sortu berriak diren enpresak dituzten pertsona ekintzaileei, edo ekimen enpresariala duten eta enpresa bat martxan jarriz hura garatzeko asmoa duten pertsonei zuzenduta daude ekintza horiek.

Ideiatik negozio aukerara
Mondragon Unibertsitatearen eta Mondragon Team Academyren kolaborazioa du tailerrak. 18 eta 35 urte arteko 25 pertsonak haien negozio ideiak proban jarriko dituzte proiektu errealetan, beste kideekin esperientzia eta lana elkarbanatuz, eta gaitasun pertsonal batzuk modu teorikoan eta praktikoan landuz. Beranduago, 12 negozio ideia onenen hautaketa egingo dute, programarekin aurrera egiteko.

Modu horretan, 10 saio egingo dira. Horietan, negozio ideia nola definitu, prototipo batzuen bidez nola garatu, eta garatutako ideia benetako bezeroei nola saldu azalduko dute. Bestalde, taldeko bi saio eta aholkularitza pertsonalizatua ere egongo dira. Bidasoa Bizirik-eko lan gunea (co-working) eskura izango dute parte hartzaileek.

Ekimenean parte hartzeko, ez da beharrekoa aldez aurretik negozio ideia bat edukitzea. Hori bai, jarrera aktiboa eta dinamikoa duten pertsonak dira ekintzaren helburu, ekiteko motibazioa dutenak, eta Lidergoan eta Ekintzailetzan formatzeko interesa dutenak. Metodologiari dagokionez, “Eginez ikasi” metodologia erabiliko da, teoria praktikan aplikatzeko asmoa duena.

Otsailaren 13an hasiko da ikastaroa, eta martxoaren 30ean amaituko da. Urtarrilaren 31ra arte egin daitezke izen-emateak.

Negozio Digitalen Garapena
Formazio honek, parte hartzaile bakoitzaren proiektua aztertzea du helburu, Internetek negozio digitaleko eredu gisa eman dezakeena ezagutzeko.

Online enpresak sortu ahal izango dituzte parte hartzaileek ikastaroan zehar, eta marketing digitalaren moduko erreminta ezberdinen berri izango dute. Horiei esker, etekin komertziala eta markaren irismena optimizatu ahal izango dute. Aurrez-aurreko 100 formazio ordu izango dira, eta bakarkako tutoretzetara bideratutako 80 orduko poltsa egongo da.

Urtarrilaren 16an hasiko da ikastaroa, eta martxoaren 2an amaitu, 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera, Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu bulegoetan (Mirarietako Ama Birjina kalea, Irungo ospitale zaharraren atzealdean).

SEO kokapena: enpresaren interneteko ikusgarritasuna optimizatzea
Web orrialdeen SEOa hobetzeko eta bisiten kopurua handitzeko teknikak erakusteko helburua du ikastaroak. Enpresa sortu duten, edo martxan jartzeko prest dauden pertsonei zuzendutako tailerra da, interneten presentzia baldin badute, blog baten edo web orri baten bidez.

Urtarrilaren 16tik 20ra egingo da, 9:00etatik 13:00era, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoetan (Mirarietako Ama Birjina kalea, Irungo ospitale zaharraren atzealdean).

Merkatu ikerketak eta azterketak, bezero berriak antzemateko
Merkatu ikerketak egiteko tresnak eskainiko ditu formazio ekintzak, horien bidez informazio arazoei aurre egiteko, eta bezeroek zein produktu eta zerbitzu nahi dituzten hobeto jakin ahal izateko.

Tailerra urtarrilaren 23an, 24an eta 26an izango da, 9:00etatik 23:00era, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoetan (Mirarietako Ama Birjina kalea, Irungo ospitale zaharraren atzealdean).

Informazio gehiago jasotzeko eta izena-emateko
Ekintza guztiak Irun Ekintzanek (Irungo enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko ituna) diruz lagunduak dira.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, empresas@bidasoa-activa.com helbide elektronikora mezua bidali edo 943 63 39 27 telefono zenbakira deitu beharra dago.

Etiquetas: