Arrazoien azalpena:
Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak Diru-sarrerak Bermatzeko zenbatekoa ezartzeari buruzko 20. artikuluan Lanbide arteko Gutxieneko Soldata aipatzen da argi eta garbi.
Eusko Jaurlaritzak duela gutxi egin dituen adierazpenetan iragarri da legean jasotzen den aipamen hori aldatu egingo dela, prestazioaren igoera KPI Kontsumorako Prezioen Indizearen araberakoa izan dadin.
EAEn gaur egun 64.000 bizikidetza-unitatek jasotzen dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta gogoan hartu behar da herritarrek aitortutako eskubide gisa jasotzen dutela prestazio hori, eta eskubide hori aitortzen den araudian oso argi adierazten da zein erreferentzia hartu behar den zenbatekoa ezartzerakoan.
Ildo horretatik -eta araudiaren zein eskubideen subjektua diren herritarren begirunetik-, gure ustez, ez dago Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren oinarri izan litekeen inolako arrazoirik.
Beraz, mozio hau aurkezten dugu ondoko zehaztapenekin:
· Irungo Udalak Eusko Jaurlaritza premiatzen du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenei %8ko igoera aplikatzera; izan ere, aipatutako igoera hori 2017rako Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerari dagokiona da, 2017ko urtarrilaren 1eko data erreferentzia hartuz eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko 18/2008 Legeak ezartzen dituen zenbatekoak egokituz.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 869 irakurketak
- Castellano