Martxan da FITUR, eta Bidasoa Eskualdeko eskaintza turistikoa presente egongo da

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, presentzia izango dute FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren 37.edizioan. Madrilen izango da, urtarrilaren 18tik 22ra.

Azken urteotan ohiko bilakatu den bezala, Bidasoa Eskualdeak parte hartuko du, “Euskadi Euskal Kosta” stand-aren bidez. Bertan, eskualdeko interes guneei buruzko informazio orokorra eta zehatza eskainiko dute: eskaintza nautikoa, Oiasso museoa, Hondarribiko hiri gotortua, gastronomia, natura, jatetxeak, esperientzia turistikoak etab...

Aitorpen handiko azoka honetan parte hartzearekin, gure lurraldeak eskaintzen duen kalitate handiko eskaintza turistikoa ezagutzera ematea da helburua. Kontuan hartu behar da FITUReko bisitarien erdia baino gehiago sektoreko profesionalak direla.

FITUR azokari buruzko informazio gehiago
165 herrialdetako 9.672 enpresa bilduko ditu azokak Madrilen. Gainera, Nazio Batuen Erakundeak deitzen duen Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtearen inaugurazio egoitza izendatu du Turismoaren Mundu Erakundeak.
 
2016: oso urte ona Eskualdeko turismoarentzat
2016ko datuek aurreko urtekoak hobetu dituzte, eta Irungo eta Hondarribiko turismoaren hobekuntza joera mantendu dute. Zehazki, %65,90ekoak izan dira okupazio datuak, iazkoak %62,12koak izan zirelarik. Bulegoetan egindako kontsultei dagokienez, 106.527 lagun pasa ziren 2015ean bulegoetatik, eta 108.031 izan dira 2016an. Oso datu baikorrak dira, eskualdeko turismoaren gorakada eta dinamika positiboaren isla.

Etiquetas: