EH Bildu Irun.-Azkeneko Hirigintza batzordean, udal gobernu taldeak Uranzu pilotalekuaren erreformaren proiektua aurkeztu zigun. Beste proiektuak baztertu ondoren, aukera bakarra gelditzen zen, baina inbertsio bortitza suposatzen zuen, 4,5€ milloietakoa, alegia.
Gure taldetik, errefoma honen beharra ezinbestekotzat jotzeaz gain, ekarpen edo iradokizun bat egin nahi dugu; zergatik ez errebotean, harmaila teleskopikoekin batera, mugikorra litzateken metakrilatozko pareta bat jarri? (Donostiko Atano III edo Bilboko Bizkaia pilotalekuen antzera). Honekin, pilota partiduetan, errebote pareta edukitzea eta egiten den inbertsio bortitzarekin benetako pilotaleku baten jabe izatea lortuko litzateke. Era honetan, Irungo herriak goi mailako pilota partidu gehiago ekartzeko aukera edukiko luke, eta eskualdeko pilotariek bere kirola modalite ezberdinetan praktikatu ahal izango lukete.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1256 irakurketak
- Castellano