Bisitari ugari Aste Santuan Irunen eta Hondarribian

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
3780 bisitari inguru pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik, Aste Santuko oporretan zehar. 3637 hurbildu ziren Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara, eta 143 Irungo Luis Marianokora.

2016an 3800 bisitari izan zituzten turismo bulegoek. Datua ona da, beraz, bisitarien kopurua mantendu egin baita.
 
Hondarribiak eta Irunek hartu dituzten bisitari gehienak, %84,62, Euskaditik, Kataluniatik, Madrildik, Valentziatik eta Aragoitik iritsi dira. Atzerriko turismoa %15,38 izan da, horietatik %9,76, Frantziatik etorritakoak.

Turismo bulegoetara kontsultaren bat egitera hurbildu direnen interesa erakusten dute datuek. Hala ere, ez dituzte kontuan hartzen, online kanal ezberdinen bidez, Bidasoa eskualdearen inguruan interesatu, eta eskualdean izan duten esperientziari buruzko irudiak eta iruzkinak elkarbanatzen dituztenak.

Hotelen okupazioa
Jai egunetan zehar, Bidasoa eskualdean %90ekoa izan da hotelen okupazioa. Datua oso positiboa da, kontuan hartuta 2016ko Aste Santuan okupazioa %88,17koa izan zela.
Hondarribian, hotelen okupazioa %94,12koa izan da. 2016ko datuekin alderatuta, hobekuntza handia izan da, %88,14koa izan baitzen orduan.

Irunen, okupazioa %86,25koa izan da, %95eko batez bestekoarekin, osteguneko, ostiraleko eta larunbateko gauak kontuan hartuta. 2016an, batez bestekoa %87,84koa izan zen. Landa etxeei dagokienez, eskualdeko establezimenduak %100eko okupaziotik gertu ibili dira.

Orokorrean, balorazioa oso positiboa izan da. Establezimenduetako arduradnak pozik daude, %100eko okupaziotik gertu ibiltzeaz gainera, bisitariek erreserbak denborarekin egin dituztelako, horrek, planifikazioa eta programazioa erraztu baitizkie. Erreserba gehienak hotelen web guneen edo booking.com-en bidez egin dira.

Bukatzeko, ostalaritzako establezimenduetako arduradunek eguraldi ona eskertu dute, terrazen erabilera ahalbidetu baitu.

Etiquetas: