Nantesko Unibertsitateko Gizartea eta Lurraldearen Antolamendua eta Gobernantza Masterreko 16 ikasle Irunen egon dira, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak eta Bidasoa bizirik-ek mugaz gaindiko lankidetzaren baitan dituzten proiektuen ezaugarriak ezagutzeko.
Bisita 9:30etan hasi da, Ficoban. Bertan, aurrera eraman izan diren proiektuak aurkeztu eta haien ezaugarriak, prozedurak, burutze denborak, garapena etab. azaldu zaizkie. Gero, azokaren egoitza bera ere erakutsi zaie, mugaz gaindiko dinamizazio ekonomikoko gune nagusietako bat baita.
Hurrengo bisita Bidasoko Interpretazio Zentroa izan da, eta Abenida zubida, harekin batera. Eurovelo sare europarrean integratutako bide berdeak sortzeko eta hobetzeko, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko partzuergoak eta bertako udalek egiten duten lana azaldu zaie. Mugaz gaindiko autobus linea berriaren moduko beste mugikortasun proiektuen berri ere eman zaie.
Etorkizuneko proiektu garrantzitsuen inguruko zenbait zertzelada ere eman zaizkie.
Mugaz Gaindiko Lankidetza Proiektuak
Bidasoa bizirik-ek eta Agglomération Sud Pays Basquek 2009 urteaz geroztik daramate mugaz gaindiko lurralde ekonomiko baten eraikuntzan lanean. Garapen eta promozio ekonomikoaren inguruko zereginak dituzte bi entitateek, bakoitzak bere lurraldean. Innov Mugabe proiektuaren eta haren jarraipena den Innov Mugabe 2x2ren bidez, lurraldeko ikerketa eta berrikuntza zentroetara eta sare enpresarialari buruzko informaziora sarbidea errazten duten erremintak martxan jarri dituzte. Gainera, enpresen arteko kolaborazioa sustatu dute, eta garapen eta berrikuntza osagarrian potentzial handia duten sektore ekonomikoak indartzeko bide-orria osatu dute.
Bestalde, Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak hiru hirietako (Hondarribia, Irun eta Hendaia) hiritarren arteko ezagutza eta parte hartze handiagoa sustatu du, zenbait proiekturen bidez: GuGeu (euskara, gaztelania eta frantsesa bultzatzeko), pintura erakusketak eta lehiaketak, kirol jarduerak etab.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 895 irakurketak
- Castellano