“Nicolás Guerendian” Irungo Errepublikanoen Elkartearen adierazpena, Cristina de Borbón errugabetzat jo ondoren

Noos kasuaren epaiketan Cristina de Borbón errugabetzat jo ondoren, “Nicolás Guerendian” Irungo Errepublikanoen Elkarteak hau salatu nahi du:

   - Aipatutako epaiak erakusten du Justiziak EZ dela berdina guztiontzat. Palmako Probintzia Auzitegiak berak 3 urte eta erdiko espetxera kondenatu zuen 26 urteko gazte bat bizikleta bat lapurtzeagatik.
   - Errege familiaren inguruak dakarren pribilegio egoera aprobetxatuz, Iñaki Urdangarin eta Cristina de Borbón aberastu eta kutxa publikoak arpilatu dituzte legea bete gabe. Milaka langile etxegabetzen eta beraien etxeetatik kaleratzen duen lege berbera. Askatasunez adierazteko eskubidea gauzatzeagatik eta horrelakoengatik isunak eta kartzela zigorrak ezartzen duen lege bera.
   - Fiskaltzaren, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren eta Estatuaren Abokatuaren jarduketa tristea daukagu, infantaren defendatzaile gisa jokatu baitute de facto.
   - Behin eta berriro esaten ari garen moduan, monarkia hori erabat ustela da eta adiskidekeriaz jokatzen du boteretsuen alde, legearen aurreko berdintasun printzipioa hautsiz. Ezin-bortxatuzko eta axolagabea den Estatu-buruaren izenean ematen du justizia jaraunspenezko monarkia horrek.

Horregatik, gure Elkartetik berdintasun printzipioa alderdi guztietan eskatzen segitzera animatzen dugu, berdintasuna justiziaren aurrean eta herritar guztien berdintasuna eskatzen dugu, inolako morrontzarik gabe herriak aukeratu ez duen eta herriarentzat aukeratu ez den horrekin.

Etiquetas: