Sahararen aldeko XIV. Euskal Karabana

Aurten ere Sahararen aldeko elikagaien bilketa abian jarriko da. Irunen eta Hondarribian urtarrilaren 26a eta 27a izango da bilketa.

2018ko otsailean aterako den karabana honen helburu nagusia herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan pairatzen duten elikagai falta asmoz.


Berrogehita bi urte atzerrian, Aljeriako “hamadan”, pasa eta gero, nazioarteko laguntzak eusten ditu saharar errefuxiatuen itxaropenak, nahiz eta laguntza honen inguruan egiten den politikak zalantzak sortzen ditu atzerriratze behartuta honeri buruz. Hau da munduan dagoen krisirik luzeena Palestinakoaren atzetik. Ez da exodorik itxasotik basamortura, ez iparraldetik hegoaldera inmigrazio ekonomikorik saharar herriak jasotzen duenaren antzekoa. Errefuxiatuak dira arrazoi politikoengatik, ez goseteagatik ez da hondamendi batengatik ere, eta giza laguntzan ari diren jokatzaile askoren arabera garapen proiektuetan dirua jartzen duten instituzioek gatazka honen konponketan euren boto politikoa emango balute arazoa amaituta egongo litzateke.


2018ko urtarrilaren 31an amaituko den kanpaina honetan parte hartzeko, arroza, pasta, atun eta sardina kontserbak, azukrea, dilistak eta konpresen bilketa proposatzen dugu, hauek baitira estatu mailan Euskadiri tokatu zaizkion elikagai zein beharrizanen bilketak.

Etiquetas: