Errenteriko udalaren menpeko egoitzak garbitzen dituzten langileek eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek kontzentrazioak deitu dituzte datorren otsailaren 24an euren hitzarmen kolektiboaren negoziazio blokeoa salatze asmoz.
Eguerdiko 12:00etan Errenteriko Udalean parean bilduko dira eta 12:30etan Zaharren egoitzaruntz manifestazioan joango dira bertan 13:30ak bitarte beste kontzentrazio bat burutuko dutelarik.
Kontutan izan behar dugu langile hauek 2012. urtetik lan baldintzak eguneratu gabe dituztela eta zerbitzuaren gestioa daramaten enpresen lukurreriaria (Eulen eta Uni2 nagusiki) eta udalaren plegu politika dela eta oso zaila egiten ari dela akordio batetara iristea.
Enpresek egindako eskaintzak eros ahalmenaren %4-ko galera suposatuko luke langileentzat eta aldiz, eurak ez daude prest irabazien euro bat bera ere galtzeko, eta guzti hau Udalaren eta bertako arduradun diren EH Bildu eta Irabazi-ren adoste eta onespenarekin.
ELA-LAB-ESK-UGT eta CCOO
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1011 irakurketak
- Castellano