Zubi: 4. deialdia zabalik!

Deialdia zabalik... Baina zer da Zubi?

Labur esanda, Zubi proiektua, euskal antzerkiko lan bat aurrera eramateko sortzaile edo konpainia bati laguntzeko sortu genuen tresna da. Dxusturi Teatroaren Konpota antzezlana babestu genuen, Lauka Teatroaren Amodioaren Ziega ondoren, eta oraindik herriz herri dabilen Beheko Larraineren Atte Hil Aurretik azkenik.

Orain, deialdi forma duen bultzada honen 4. edizioa dugu esku artean; eta indarberrituta gatoz!

Izan ere, Durangoko San Agustin Kulturguneari, Kultur Leioari, Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoari, Zornotza Aretoari, Elorrioko Arriola Antzokiari, Zumaiako Aita Mari Antzokiari eta Artedramari, Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunea eta Kulturaz Azpeitiako Kultur Kooperatiba batu zaizkigu bide honetan.

Kide guztiok, ekoizpen prozesuan zehar hautatutako antzezlanaren beharretara egokitutako laguntza eskaini eta gure espazioetan emanaldi bana lotzeko konpromezua dugu.

Hastapen prozesuan dauden aretoko eta formatu txiki edo ertaineko proposamen artistiko berritzaileen bila gabiltza, testua duten kasuetan, euskaraz izango dutenak.

Sartu www.zubi.eus atarian, ikusi oinarriak, eta bidali zure proposamena azaroaren 30 aurretik!

Etiquetas: