Jardueren urteko memoria eta Behe Bidasoko 2016ko datu soziekonomikoak aurkeztu ditu Bidasoa bizirik-ek. Garapen Ekonomikoko Plan Estrategikoa nabarmendu daiteke aurten, Bidasoko Garapen Agentziaren jardueraren egokitzapenerako hausnarketaren hasierarekin batera. Gainera, Ducoureau Eraikinaren egokitzapen proiektua landu da, Bidasoa bizirik-en azpiegitura guztiak bertara lekualdatzeko.
Zer aurki daiteke memorian?
Alde batetik, Bidasoa bizirik osatzen duten departamentu ezberdinen datuak, jarduerak eta antolatutako ekintzak ezagutu daitezke, modu laburtuan (Departamentuak: Enplegua eta gizarte berrikuntza; Ekonomia, ikasketak eta berrikuntza; Ekintzailetza eta autoenplegua; Turismoa; Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa).
Bestetik, 2016an zehar burututako proiektu ezberdinei buruzko datu zehatzak eta xehetasunak ezagutu daitezke: KREA Bidasoa, CONNECT Innovation bai!, Metta Bidasoa eta Bidasoa bizirik-en Garapen Ekonomikorako Plan Estrategikoa.
Bukatzeko, mugaz gaindiko urtekari sozioekonomikoko datuak ezagutu daitezke. Bertan ikus daiteke, era zehatzean, Bidasoa eskualdearekin lotutako datuen kopuru handi bat: demografikoak, lan merkatuari buuzkoak, enpresa sarearen ingurukoak, sektore ekonomiko ezberdinetakoak eta Irungo eta Hondarribiko kultur eta kirol ekipamenduei buruzkoak.
Azpimarratzeko zenbait datu
Lan merkatuaren arloan topa daitezke datu positiboenetako batzuk. 2015eko 5.423 langabeetatik, edo 2012ko 6.187etatik, 2016ko 4.701etara pasa da eskualdea. Gauzatutako kontratuena da beste datu positiboetako bat, 2015eko 22.000 kontratuetatik, edo 2012ko 16.955etatik, 2016ko 23.588etara igaro baita. Gizarte segurantzako filiazioen kopuruaren hazkundea eragin du guzti horrek. 2015eko 22.420etatik 2016ko 23.139etara pasa da.
Sektore ekonomikoei dagokienez, hirugarrena da pisu gehien duena, oraindik ere, sektore horretan ari baita langileen %78. Lehen sektoreari dagokionez, Hondarribiko flotaren arrantza jarduera nabarmena da. Bestalde, 3.746 lagun aritu dira industrian lanean, eta 1.494 eraikuntzan.
Bidasoa bizirik-eko dapartamentu batzuetan sortutako zenbait datuk aipamena merezi dute. Zehazki, ekintzailetzan 682 lagunek jaso dute arreta, 330 proiekturen babesa sortu da, eta 500 ikasle formatu dira.
Enpresan, 180 izan dira berrikuntza eta lehiakortasun hobekuntza programetan parte hartu dutenak, eta 65, diseinua eta sormena barneratzeko prozesuetan aritu direnak.
Enpleguan, 16.200 lagunek jaso dute arreta El Espazioko bulegoetan. 505 lan eskaintza luzatu dira, eta 131 lagun formatu.
Turismoan, 108.031 lagunek jaso dute arreta 2016an aurrez-aurre, eta beste 37.993k internet bidez.
Memoria osoa www.bidasoa-activa.com web gunean ikus daiteke.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 835 irakurketak
- Castellano