Batera antolatu duten lehen “Pertsona Ekintzailearen Egunaren” balorazio baikorra egin dute eskualdeko LH Zentroek, Tknikak eta Bidasoa bizirik-ek

Elkarlanean antolatu duten “Pertsona Ekintzailearen Egunaren” lehen edizioaren balorazio baikorra egin dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, Tknikak, LHII Bidasoak, IES Plaiaundik eta IES Irungo La Sallek. Giro parte hartzailea izan da ekimenean, eta jarduerek ikasleen interes eta arreta handia jaso dituzte.

Guztira, Erdi Mailako eta Goi Mailako graduetako 450 ikaslek, ikasle ohiek osatutako enpresak, irakasleek eta Bidasoa bizirik-eko talde teknikoak parte hartu dute. Zehazki, 192 ikasle aritu dira Plaiaundin, 90 Irungo La Sallen eta 130 Bidasoa Institutuan.

Bestalde, parte hartze handia izan da sare sozialen bidez. Ikasturtean zehar eratu dituzten enpresa proiektuak zabaldu dituzte ikasleek Twitter, Instagram eta Facebook sare sozialen bidez.

Horrek presentzia emendatzea eragin du sare sozialetan, eta ekimenaren eta Lanbide Heziketa zentroetan egiten den lanaren zabalkunde handiagoa ere bai. Lan horren bidez, kultura ekintzailea sustatu eta enpresa propioa sortzea lan munduan murgiltzeko alternatiba izan daitekeela ulertu arazi nahi da. Sare sozialetako parte hartzea indartzeko, “PAUSO TXIKIEK BIDEA EGITEN DUTE: ELKARBANATU ZURE PROIEKTU EKINTZAILEA ETA IRABAZI” lehiaketa jarri da martxan. Haren xedea izan da sare sozialen bidez eskualdeko LH zentro ezberdinetan egiten den lanari balioa ematea eta zabaltzea, izaera ekintzailearekin eta ekintzailetzarekin lotuta.

Jardueren artean, ikasleek eta ikasle ohiek sortutako enpresen arteko hitzaldiak eta mahai-inguruak nabarmendu dira. Horien bidez, LH zentroetan izaera ekintzailea, kolaborazioa eta kooperazioa indartzea lortu da.

“Bidasoko LH Zentroetan Izaera Ekintzailea Sustatzeko Programa”ren baitan kokatua dago ekintza. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak haren zati bat finantzatu du.

Etiquetas: