EH Bildu Irun.- Prentsa ohar honen helburua azkeneko 20 urteotako udal gobernuak egindako etikarik gabeko ibilbide baten laburpenaren berri ematea da. Gure San Pedro eta San Martzialeko jaetan barruan sartuta gaudela, aspaldiko ohiturek berdin jarraitzen dutela salatzera gatoz.
Jakin badakigu udal gobernu honek ez duela legalitatea era argian urratzen, baina etika? Zaharkitutako apal batean utzita duela iruditzen zaigu.
Azken urteotan, ezin da ukatu, udal gobernuaren nahitazko utzikeriak, bidelagun askoren laguntzarekin, jaietako herri-giroan emandako egoera nahasia, batzuetan bortitza eta desatseginean, asko lagundu duela.
Irundar guztion alkateak bere arduren utzikeria galanta egiten jarraitzen du, eta herriaren parte bateko arduradun bilakatzen da, beste zati garrantzitsuari bizkarra emanez.
Izugarriak dira PSEk urtez urte herritar multzo bat isilarazteko egiten dituen ahaleginak, ostrukarena egiten jarraitzen du, politikoki gehiago saltzen duelako.
Gure ustez, errol penagarri eta tamalgarria da, itxuraz ezkertiarra den alderdi horrek burutzen duena, urtero.
Eta ez dugu hitz egiteagatik esaten, zeren asko dira horren erakusle diren adibideak, hala nola:
- Alarde diskriminatzaileari soilik babesa presentziala eman.
- Udalaren programan, aurten alarde diskriminatzailearenarekin buzoietan jaso duguna portzierto, agertzen diren alardearen inguruko argazki guzti-guztiak alarde diskriminatzailearenak dira.
- Udal eraikinak, alarde diskiriminatzaileko argazkiez jantzi (adibidez, Luis Mariano-ko informazio bulegoa).
- Udal gobernuko kideek sare sozialetan azaltzen duten Alarde diskriminatzailearen inguruko ekintzekiko babes-jarrera. Eta hemen gogoratu beharko genuke legea ere urratzen ari direla, zeren otsailaren 18ko 4/2005 legeak, bere 25. artikuluan argi eta garbi dio “Kultura-jardueraren batean –hor sartuta jai kutsukoak, artistikoak, kirolekoak, eta euskararen normalkuntzaren arlokoak– sexuaren ziozko bereizkeria egiten bada, euskal herri-administrazioek ezin izango diote jarduera horri inolako laguntzarik eman, edo administrazio horien ordezkariek ezin izango dute jarduerotan administrazioaren ordezkari gisa parte hartu”.
Guztiona izan beharko lukeen etxean gauzatzen diren jarrera interesatu hauek kohesio soziala oztopatzen dute, eta hau, zalantzarik gabe, larritzat jotzen dugu.
Baina ez dugu mezu ezkor batekin geratu nahi, eta hau dela eta, irundarrak kohesionatzeko beharratik abiatuta, honako hauek azpimarratu nahi ditugu:
1- Irungo gizartea, zorionez, gizarte guztietan gertatzen den bezala, aurrera doa urterik urtera. Eta eboluzio honetan, Irungo herriak egoera honi buelta emango diola konbentzituta gaude. Bide honetan, lan zail eta isilean egin duten eragileei eskerrak eman behar dizkiegu.
2- Gatazka hau askoz lehenago buka zatekeen zalantza izpirik ez dugu, batez ere, udal gobernuak benetako bitartekaritza egin izan balu, gainontzeko bitartekaritza lanak suntsitzen ibili beharrean.
3- Era berean, benetako normalizaziorako bidean, “herri bat jai bat” helburu izanda, jendeari jaiak begirunez eta alaitasunez bizitzeko deia egiten diogu, beti ere, berdintasuna oinarria harturik.
4- Hau guztia dela eta, aurrerapausuak emateko ordua dela iritzita, gaur eta hemen, irundar guztiona den alkateari alarde ez diskriminatzaileari harrera egiteko deia luzatu nahi diogu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 956 irakurketak
- Castellano