20. Politika Sozialeko biltzarra, eskubide sozialak edo kapitalismoa?

20. Politika Sozialeko biltzarrean, zenbait erronkei egingo diegu aurre. Lehenik eta behin, zergatik den ezinezkoa gizateria osoarentzat bizitza material eta librea izateko Eskubide sozialak, kapitalismoaren aberastasunaren metatze eta konzentrazioarekin elkartzea. Bi-garrenik, ezberdintasunak sustatzen dituen egungo eredu sozio-ekonomikoa erasotzeko ardatzak analizatu, pertsona guztientzako gizartearen garapenerako eskubide sozialak gauzatzeko behar diren zenbait arlo kontutan harturik: oinarrizko errenta, etxebizitza, lana, gizarte segurantza, hezkuntza, osasuna eta justizia. Hirugarrenik, Baldintzarik Ga-beko Oinarrizko errenta eta Politika Sozial Osoak lortzeko proposamenak landuko ditu-gu, gizarte eta ekintza politiko kolektiboa lortzeko. Azken hauek botere ekonomikoaren elitea eta planetaren ekosistema eta gizateriaren suntsitzearen aldeko logika apurtze-ko ahaleginak egiten dituzten, klasismo, heteropatriarkatua eta arrazismoa oinarri duten ikuspuntuak kontuan harturik.

Ondoeza sozialari erantzungo dioten politika sozialak sendotzeko elementuak eskaintzea da helburua, politika kriminalak eta eskubideen murriztea eta deuseztapenaren aurrean. Politiken kudeatzaile, hainbat instituzio sozial, ekonomiko eta juridikoekin harremanetan dauden profesional zein akademikoen parte hartzeari esker diagnosi eta ekintzarako pro-posamenak egin nahi dira. Baita instituzionalak ez diren mugimendu eta dinamikekin ha-rremanetan daudenetik ere, hau da, pertsona kaltetu eta solidarioen ardura sozialetik jaio diren maila ezberdineko instituzio eta administrazioekin harreman anitza duten sorturiko proposamen eta zerbitzuetatik.

Helburu orokor honetatik abiatuz, Kongresuak Giza eta Gizarte Zientziekin harremana duten profesional, ikasle, diplomadun eta lizentziatuen zein gizarte ongizateko politike-tatik erantzun berriak eman nahi dituzten instituzio zein organizazioen formazio nahiei erantzun nahi die.

METODOLOGIA ETA HARTZAILEAK
Irekiera ekitaldian Kongresuaren edukien aurkezpen orokor bat egingo da, eta ondoren, bi ponentzia orokorrek gaiak testu inguratzeko balioko dute. Antolatu diren lan mahaie-tan, bost lan eremu handitan aritzen diren zenbait espezialistek beraien esperientziak azalduko dituzte, egitarauan azaltzen den bezala.

Edonori zuzenduta daude, oro har. Interesgarria izan daiteke bereziki esklusio-egoeran dauden sektoreekin lan egiten duten gizarte-mugimenduentzat, profesionalentzat eta elkarteetan zein instituzioetan laguntzarako ekintza eta zerbitzuetan lan egiten duten bo-luntarioentzat, bai eta unibertsitate-komunitatearentzat ere, eta horren baitan, bereziki, gizarte-langintzako, gizarte-hezkuntzako, enpresa-ikasketetako, zuzenbideko, soziolo-giako, kazetaritzako, psikologiako eta historiako ikasleentzat, bertan landuko diren edu-kiengatik.

IKASLEENTZAT KREDITU ETA INFORMAZIOA
Unibertsitateko ikasleentzat, Biltzarreko saioek 15 orduren balioa dute: eta beste 10 ordu emango dira, 2017ko irailaren amaiera baino lehen aurkeztuko den laburpen-lan bat egi-teagatik. Beraz, bi ziurtagiri emango dira: bat parte hartzeagatik, eta bestea lanagatik, finkatutako epearen barruan aurkeztu eta ebaluatu ondoren. Guztira 25 ordu izango dira, hau da, ECTS baten baliokidea. Lanik aurkeztuko ez balitz, Kongresuan parte hartzea 0,5 ECTS izango lirateke.

Lan Harreman eta Gizarte Langintzako Fakultateko ikasleen kasuan, eta Kongresu hau osagarria denez eta lehentasuna duenez hautazko kredituentzako, aurten Zentroko Bat-
zarrak erabakita, eta nahiz eta osteguna 6 eta ostirala 7 eskolak bertan behera geldit-zen ez diren, eskola orduak Kongresura etorrerarekin bateragarri egiteko asmoarekin, irakasleek Kongresuan izen ematen duen ikasleriaren klase ez etorrera errespetatuko dute. Gainera, eskatzen duten taldeen eskolak bertan behera geldituko dira, aurrez ikas-leriak berak ordezkariaren bidez horretarako proposamena luzatzen badu, eta dagokion irakaslearekin adosten badu.

300 pertsonarentzako lekua dugu; beraz, inskripzioa lehenbailehen egitea gomendatzen da, aurreko edizioetan izandako arrakasta kontuan izanik lekuak berehala beteko dire-lakoan baikaude: “Adingabeen lege penal berria” (1998), “Kartzela, droga-menpekota-suna eta HIESa; gizarte-lana sistema penalaren aurrean” (1999), “Pobrezia eta arriskua Europan: ongizaterako erronkak Euskadin” (2000), “Kartzela eta giza eskubideak; ber-me juridikoak, osasuna, giza asistentzia, heziketa eta lana” (2001), “Gazte eta adingabe zigortuak: erantzun judizial, hezigarri eta sozialak” (2001), “Etorkinekin gizarte-lana eta heziketa hartzailea jatorrizko herrialdeetan” (2002), “Gizarte politika eta hiritar segurtasu-na: erronkak Europako eta munduko Euskadi batentzat” (2003), “Gizarte-zerbitzuak eta kartzela: alternatibak gaur egungo kultura zigortzaileari” (2004), “Drogei buruzko politika sozialak eta kriminalak” (2005), “Haurreria eta gazteria baztertuak. Politika sozial eta kri-minalak” (2006), “Bitartekaritza gizarte gatazketan” (2008), “Gizarte bazterkeriaren eta pobreziaren feminizazioaren aurkako borroka” (2009), “Eskubiderik gabeko adingabeak? Babesik gabeko haur atzerritarrak eta gazteria zigortua” (2010), “Kartzela abolitzeko gi-zarte politikak” (2011), “Gizartea eraldatzeko gatazketan bitartekaritza eta partehartze komunitarioa, politikoa, ekonomikoa, familikoa, penala”(2012), “Etorkizuneko gizarte baztertzailea eta honen ondorioak” (2013) eta “Bazterketari aurre egiten dioten borroka, lan eta bitartekaritza esperientziak” (2014) eta “Ondoezaren estaturi aurre egiteko ekintza kolektiboa eta lan psiko-soziala” (2015).

IZEN-EMATEAREN ORDAINKETA ETA MATERIALAREN GASTUAK
Izen-ematea arrunta eta murriztua da, bere kostua 30 eurokoa baita. Kopuru hori, lehen-dabiziko egunean banatuko den materialerako izango da. 30 euroko kopuru hori apirila-ren 5 baino lehen sartu beharko da Kutxabank-eko kontu-zenbaki honetan: 2095 3116 06 1093360245. Diru-kopurua sartzean, sartu duenaren izena eta lehen abizena zehaztu beharko dira. Izena lehenbailehen ematea gomendatzen da, gehienetan azken egunaren aurretik agortzen direlako plazak eta orduantxe bukatzen delako matrikulazioa.

IZEN-EMATEA BIDALI EDO AURKEZTEA
Biltzarrean izena emateko hainbat bide daude:
1. Arabako campuseko LLHH eta Gizarte Langintza Fakultateko 9. postontzian (César Manzanos) izen-emate orria eta ordainketaren ordainagiria utziz.
2. Posta elektronikoaren bitartez, biltzarraps@gmail.com helbidera izen-emate orria erantsiz (data eta bankua).
3. Fax bidez, 945.01.33.08 zenbakian, izen-ematearen ordainagiriaren kopia bat eta izen-emate orria erantsiz.
4. Posta arruntaren bitartez, César Manzanos-i zuzendua, XX Politika Sozialeko Biltzarra. Arabako Campuseko LLHH eta Gizarte Langintza Fakultatea (EHU). Apraiztarren ka-lea 2. 01006 Vitoria-Gasteiz. Atxiki ordainagiria eta izen-emate orria.

INFORMAZIOA ETA IDAZKARITZA TEKNIKOA: biltzarraps@gmail.com eta 945-014273
Euskera zein gaztelaniako programa, kartela zein izen-emate orrialdeak webgune hone-tan aurki ditzazkezu: www.ikusbide.org

Etiquetas: