Gaurtik aurrera, bi astez, sektore turistikoko profesionalei zuzendutako ate irekietako jardunaldia antolatu dute sektore nautikoko enpresek, Bidasoa bizirik-ekin elkarlanean. Tour Operatzaileak, bidaia agentziak, hotelak eta turismoarekin lotutako bestelako enpresak egongo dira bertan, eta eskualdeko eskaintza nautikoa lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute.
Eskaintzan eta eskarian urtero-urtero handituz doazen zerbitzu turistikoan ezagutaraztea da helburua. Azken hiru urteetan egin izan dira ate irekietako jardunaldiak.
Eskaintza anitza
Bidasoa eskualdeko eskaintza nautikoa, Hondarribikoa bereziki, gero eta handiagoa eta anitzagoa da. Nabigazioa eta bela arina egin daiteke, zehazki Hondarribia Klub Nautikoan; Estatxak eta Navegavelak belaontzian nabigatzeko aukera ematen dute; Jolaskik katamaranean ibilaldiak eskaintzen ditu; urpekaritza eskaintza zabala dago Aquaman Apnea Hondarribia eta Hondarribia Urpekaritzarekin; Santiagotarrak-ek eta Hondarribia Arraun Elkarteak piraguan nabigatzeko aukera ematen dute, Hondarribia SUP Eskolak, Surf teknikak eta Central Surf Eskolak surf zerbitzuak eskaintzen dituzte; eta azkenik, Water Joyk urarekin lotutako jarduera ezberdinak eskaintzen ditu, ur motoak nabarmentzen direlarik.
Mahai nautikoa
Jarduera horien garapena sustatzeko, Bidasoa bizirik-ek mahai nautikoa antolatu du, enpresa nautikoei aurreko urtean burutu diren eta oraingoan egingo diren jardueren eta ekintzen berri emateko. Gainera, haien jarduerei, haien kalitate programei eta sektorea indartzeko dituzten ekimen bateratuei buruzko informazioa ematen dute: liburuxka bateratua, publizitate kanpainak edo ate irekietako jardunaldiak. Eskualdeen arteko mahaietan ere parte hartzen dute enpresa horiek.
Era berean, gure eskualdean garrantzia duen jarduera ekonomikoa indartzeko balio dute ekintza horiek.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 818 irakurketak
- Castellano