Tailerrak: Emakumeak, gorputzak eta dantza

DancerSu Txikian Elkarteak, Emakumeak, Gorputzak eta Dantza proiektua martxan jartzen dugu, dantzak emakumearen ahalduntzean duen eraginaren inguruan hausnarketa prozesu kolektibo bat burutzeko helburuarekin.

Hiru saioren bitartez, perspektiba ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Bertan suertatzen diren erronkei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko, egungo gizartean kanpotik iristen zaizkigun mezuak zalantzan jarriz eta aztertuz (begirada kritikoa vs. askatasuna, hipersexualizazioa/emakumearen gorputza gauza bihurtzea vs. gure sexualitatearen adierazpen askea, lotsak, tabuak, kulpa, estereotipoen transmisioa, gorputza normatiboak, etab).

  • Lehenengo saioa:akademietako arduradun eta irakasleei zuzenduta (emakume zein gizon).
    • Azaroak 25, Palmera Montero Gunean (16:30-18:00)

  • Bigarren saioa:edozein perspektibatik partekatu dezakeen arlo zein adin desberdinetako emakume anitzei zuzenduta.
    • Abenduak 2, Dunboa eskola publikoan (16:30-18:00)

  • Hirugarren saioa:15 eta 30 urte bitarteko emakumezko gazteei zuzenduta. (akademietako ikasle zein dantza gustoko duten gazteak).
    • Abenduak 9, Gazteleku Martindozenean (17:00-18:30)

Burutuko diren hiru saioak Kotte Susperregi sexologoak dinamizatuak

Informazio gehiago sutxikian.elkartea@gmail.com helbidean

Etiquetas: