4.0 Industriako azken teknologiak egongo dira Krea Bidasoa 2017n

“4.0 Industria”ko azken teknologiei buruzko erakusketa izango da aurtengo Krea Bidasoa azokako berritasun nagusia. Beso robotiko baten funtzionamendua ezagutzeko aukera emango du, etorkizunean, roboten eta gizakien arteko elkarbizitza nolakoa izango den imajinatzeko. 3D inprimagailuak eta inpresio material ezberdinak ere egongo dira, fabrikazio gehigarriaren abantailak ezagutzeko. Ikusmen artifizialeko betaurrekoak ere egongo dira, azken teknologietako beste zenbait aplikazio interesgarrirekin batera.
 
Aldi berean, azken tekonologiek zertan datzaten ezagutzeko zenbait tailer egongo dira, industria txikietan nola erabil daitezkeen jakin ahal izateko. Izan ere, enpresa handiei zuzenduak direla ematen badu ere, errealitatea da enpresa txikietan ere etekin handiak sor ditzakeela.

“Laugarren industria iraultza errealitatea da jada” tailerra egongo da 9etatik 11etara. Idom Consulting-ekin elkarlanean, 4.0 Industriaren erronkak zeintzuk diren, eta Bidasoa eskualdeko enpresek nola aurre egin dieten ezagutu ahal izango dute parte hartzaileek. Ondoren, ikuspen artifiziala produktuen kalitatea hobetzeko nola erabil daitekeen jakin ahal izango dugu.

Tailerretarako izen-emateak www.bidasoa-activa.com web gunean egin daitezke.

Krea Bidasoa 2017
Krea Bidasoaren bederatzigarren edizioaren baitan kokatua dago jarduera. Martxoaren 30ean izango da Krea. Aurreko edizioetan bezala, pertsona ekintzaileek, enpresek eta bestelako organismo publiko eta pribatuek parte hartuko dute, tailer eta jarduera programa zabalean. Parte hartzaileek kontaktuak egin, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, eta beste esperientziak, joerak edota arrakasta kasuak ezagutu ahal izango dituzte.

Aurtengo topaketaren leloa ADN BERRITZAILEA izango da. Mezuak lurraldearen ekosistemari egiten dio erreferentzia. Kultura ekintzailea, berritzailea eta sortzailea du ekosistema horrek. Aurtengo irudia ADB konexioen katea izango da. Pertsona ekintzaileen, enpresen, ikasketa zentroen eta organismo publiko eta pribatuen arteko konexioa irudikatuko du. Beharrezko lotura da, integrazio ekonomikoa eta soziala lortu ahal izateko.

Bestalde, hexagonoen irudia, edo ADNaren osagaia, espezializazio azkarraren irudi izango da. ADN BERRITZAILEA, balio katea osatzen duten banakako zati horiek (pertsona ekintzaileak, enpresak, formazio zentroak, organismo publikoa eta pribatuak).

Etiquetas: