Azken bi lekuak Hodei programazioko ikastaroan

Hodei programazioko ikastaro bat hartuko du Bidasoa bizirik-eko El Espazio de profesiones con futuro bulegoak, martxoaren 31tik ekainaren 19ra. Bi leku geratzen dira eta izen-emateak http://www.elespazio.com/sec_cursos.asp. web gunean egin daitezke. Doako ikastaroa da, aitzindaria teknologia berrien arloan.

“Cloud computing” delakoan trebatuak izango diren profesionalen lehen promozioa prestatzeko helburua du ikastaroak. IKTen sektorean etorkizun oparoa dute aurretik, Europar Batasunak, Europar Batzordearen bidez aurreratu duen bezala.

Parte hartzaileek hodeian programatzeko plataformak erabiltzen ikasiko dute, elkarlanean lan eginez. Era berean, Redmine web aplikazioan ere trebatuko dira, proiektuen kudeaketarako.

Informatikako adarreko LH II (Lanbide Heziketa) egin dutenei, informatikako edo telekomunikazioetako ingeniaritza egin dutenei, analista-programatzaileei, informatikako sektoreko profesionalei edo IKT eremuetan esperientzia duten erabiltzaileei zuzendutako ikastaroa da.

Etiquetas: