Ohar honen bitartez, Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langile zein Errenteriko udalaren menpeko egoitzetako garbitzaileok, Martxoaren 27 eta Apirilaren 3 eta 4 egunetarako greba deialdia iragarri nahi dugu.
Asteak damazkigu hitzarmen duin baten aldeko aldarrikapen eta mobilizazioetan murgildurik baina blokeoak bere horretan darrai. Gogorarazi nahi dugu 2012. urtetik ez dizkigutela lan baldintzak eguneratu eta gure aldarrikapen nagusiak soldata igoera eta famili eta lan kontziliazio hobekuntza direla. Galdu dugun eros ahalmenaren zati bat berreskuratu eta lan duina aldarrikatu. Besterik ez.
Gauzak honela, egoera honen aurrean, eta enpresen inmobilismoa kontuan izanik, grebara jotzea baino ez dugu ikusi.
Jakinarazten dugu, iragarritako greba egunetan elkarteratze desberdinak egingo ditugula eta bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu eragindako langile guztiak eta baita Errenteriako herritarrak ere.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1022 irakurketak
- Castellano