Ebakuntza izan ostean "Bera"k jasandako tratua salatzen du Etxerat elkarteak

Murtzia I-ko espetxean, Euskal Herritik 830 kilometrotara, dagoen Jose Ramada Estevez "Bera" Irungo preso politikoak ebakuntza bat izan ostean jasandako tratua salatu nahi du Etxerat Elkarteak.

Juanikote ebakuntza amaitu eta gutxira espetxera lekualdatu behar zutela jakinarazi zioten presoari, beharrezko atsedenaldirik hartu gabe. Ramada Estevezek espetxerako bidaia egiteko baldintza egokietan ez zegoela adierazi zuen, mugitzean min handia sufritzen baitzuelako. Ibiltzeko gai ez zenez ospitaleko kirurgialari anbulantzian eraman behar ote zuten galdetu zion, baina kirurgialariak poliziaren furgoian eramango zutela erantzun zion, “hori eta gehiago merezi” zuela gehituz.

Bidaian euskal presoak oso gaizki pasa zuen, min handia eta leku txiki batean egotearen ezintasunak sufrikarioa bikoiztu zuten. Espetxera iristean bertako segurtasun arduradunak bidaiaren baldintzak ikustean harritu egin zen. Esan beharra dago lekualdaketa burutu zuten poliziek zein Murtzia I-ko espetxe arduradunek erakutsitako jarrera egokia izan zela, baina Etxerat Elkartetik kode deontologikoa urratu duen kirurgialariaren portaera salatu nahi dugu irmoki.

Etiquetas: