“Bidazi” elkarteak diru-laguntza kanpaina abian jarri du, bere proiektuan aurrera pausoak eman ahal izateko

Zer da Bidazi?  Herritarrek herritarrentzako sortutako elkartea da Bidazi. Bidasoaldean hedatua, bertako baserritar, familia eta ekoizle ttikiak elkartzen dituena, haien osasunari garrantzia ematen diotelako eta eskualde hobe bat eraiki nahi dutelako, bertako ekonomia bultzatuz, lanpostu duinak sortuz eta lehenengo sektorea biziberrituz.
 
Bidaziren filosofiaren ardatza,  kontsumo eta ekoizpen kontziente eta arduratsua da, eta horren inguruan bertze hainbat arlo ere ukitzen ditu: energia berriztagarriak, banka etikoa,  hondakinen gestioa, bidezko merkataritza, software librea, etab.
Bestelako eredu bat bultzatu eta jaten ikasteaz gain, formazioa ere ematen da, ikastaro, hitzaldi, irteera, tailerrak, e.a-en bidez (elikadura,  osasuna,  energia, ingurumena....).

Horrez gain, sare lanketan ere lan egiten dute, inguruko nahiz Euskal Herriko kolektibitate eta elkarteetan parte hartuz.

Zein da Bidaziren erdigunea ? Produktu ekologikoak saltzen diren azoka bat, non ezinbertzekoa den salgai jarritako produktuek bi ezaugarri hauek izatea:
  - Ekologikoak izatea (edo bidean).
  - Ahal bezain hurbilen ekoiztuak izatea.

Azoka hau duela hiru urte ireki zen, baina orain “jauzi” bat eman nahi dugu produktu freskoen eskaintza behar den bezala bermatzeko: bi hozkailu martxan jarri nahi ditugu. Horrela, ekoizleei produktu gehiago saltzeko aukera eman eta kontsumitzaileentzako eskeintza zabaldu egingo da.
Hozkailu hauek martxan jartzeak suposatzen duen gastua ordaindu ahal izateko (erosketa, garraioa eta instalatzea), crowfounding kanpaina bat martxan jarri dugu.

Zer da “crowfounding” bat ? : Internet bidez dirua biltzeko martxan ematen den kooperazio kolektibo bat da. Partikularren ekarpenen bidez, proiektu zehatzak finanziatzen dire. Partikular hauek proiektuaren “mezenas” bihurtzen dire, eta horretaz gain, ordainetan itzuleraren bat jaso dezakete, aipamenen bat, opariren bat edo ekarpenaren arabera adostutakoa.

Crowfounding bidez gure zonaldean lagundutako bertze  proiektu batzuk:
  - Irunen ere: “39 grietas” , tratu txarrei buruzko antzezlan bat prestatu dute.
  - Oiartzunen: Gaixotasun psikikoak dituzten “Arraztalo “ elkarteak, nekazaritza ekologikoan lan-postuak sortzeko.
  - https://www.goteo.org/project/baso-ahaztuak
  - https://www.goteo.org/project/traktorea
  - https://www.goteo.org/project/sorzain-argitaletxea
  - https://www.goteo.org/project/sindesperdicio

Eta Bidazin:
Bidaziren kasuan, gutxienez 3.500€ bildu nahi ditugu hozkailu bat martxan jarri ahal izateko, eta idealena 7.000€ bildu ahal izatea izango zen, bi hozkailuak instalatu ahal izateko. Hortaz, jendea Bidazi ezagutzera eta crowfoundingean parte hartzera gonbidatzen dugu. Trukean gure Azokan eskuratu daitezkeen zonaldeko ekoizleen zenbait produktu jasoko dira (sagardoa, ardoa, gasna…) eta zonaldearentzako positiboa den proiektu polit bat lagundu izanaren ohorea. Animatu!

Aipatu gonbidapen irekia egiten dugula elkartea ezagutu eta hurbildu nahi duen ororentzat. Cederna Garalurrek Alkaiaga industrialdean duen instalakuntzetan gaude!

Etiquetas: