EH Bildu biziberritzeko prozesua

Datorren astelehenean, hilak 29, arratsaldeko 18:30etan, Muara aretoan, EH Bildu biziberritzeko prozesuari buruzko foroa antolatu du Bidasoko EH Bilduk.

Foro honetan, Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramailea den Maddalen Iriarte eta Haritz Perez EH Bilduren Gipuzkoako herrigintza/udalgintza koordinatzailea arituko dira.

Emanaldiak EH Bilduren printzipioei eta ildoari buruz eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera emango du. Irekia izango da horiek ezagutu edota ekarpenak egin nahi duen guztientzat.

EH Bilduk Euskal Herriaren etorkizunari buruz duen ikuspegia eta herri honetako jendarteari zer eskaintzen dion ezagutu eta zalantzak argitzeko aukera paregabea dugu.

Etiquetas: