Txanpik, oraindik, ezin du Irunera bueltatu

Jean Pierre Harokarene “Txanpi” otsailaren 17an aske geratu zen baina Hego Euskal Herrian bizitzea debekatu zioten. Kanporaketa errekurritu zuen Irungo preso politiko ohiak eta martxoaren 2an neurri hau berraztertu zen.

Martxoaren hasieran egindako epaiketaren ebazpena ezagutu da orain. Bertako epaileak berretsi du lehendik poliziak hartutako neurria, Txanpi estatu espainiarretik kanporatzearena alegia.

Bertako ofiziozko abokatuak helegitea aurkeztuko du orain Burgoseko TSJ-aren aurrean eta ikusiko da ze pausoak eman bide hortatik, espainiar nazionalitateko agiriak eskuratu bitartean.

Ordura arte, jakina denez, Txanpik ezingo du hegoaldera, bere etxera bueltatu.

Etiquetas: