Growth Hacking eta Visual Thinking Krea Bidasoa 2017n

Krea Bidasoa 2017n lehen aldiz egingo den jardueretako bat izango da pertsona ekintzaileei zuzendutako “Growth Hacking”a. Marketing digitaleko tailerra da, inbertsio minimoari ahalik eta etekin handiena ateratzeko pentsatua. Gerrilla Marketing izena jarri diote horregatik.

Inguru profesionalean online marketing-eko erremintei eta estrategiei buruz hitz egiterakoan, bezeroak erakartzeko edo produktuak saltzeko, tamaina handiko enpresentzako irtenbideez hitz egiten da beti. Baina zer gertatzen da aurrekontu txikia duten enpresekin? Edo baliabide mugatuak dituztenekin?

Baliabide mugatuak dituzten enpresa txikiei zuzendutako tailerra da. “Growth Hacking”ari buruz hitz egingo da tailerrean. Online marketing-erako erremintak dira, aukera onenak hautatzeko, helburu ezberdinekin: bezeroak erakartzea, gehiago saltzea edo atera aurretik, produktu batek funtzionatuko duen edo ez jakitea.
 
9:00etatik 11:00etara izango da hitzordua, eta izen-emateak www.bidasoa-activa.com-en egin daitezke.

Nola marraztu ideia bat saltzeko edo produktu bat aurkezteko
Visual Thinking-ari buruzko tailerra egongo da 15:30etatik 17:00etara. Ikusmen baliabideen, gaitasunen, tekniken eta metodoen multzoa da, proiektuak garatzeko, ideiak eta emaitzak aurkezteko, ohar grafikoak egiteko eta hausnarketa eta kolaborazio lana sustatzeko.

Unibertsala den hizkuntza honetan lehen urratsak emateko aukera izango dute parte hartzaileek. Prozesu edo ideia bat ulertzeko informazio gehien ematen duten hitz gakoak zeintzuk diren identifikatuko dute. Behin horiek ezagututa, testuinguru batean kokatzen ikasiko dute.

Izen-emateak www.bidasoa-activa.com-en egin daitezke.

Etiquetas: