ELAk etxez etxeko laguntzaren pliegoen inguruko balorazioa

logoELAk etxez etxeko laguntzarako pliegoez balorazio positiboa egiten du. Besteren artean, langileek egindako proposamen  ugari jasotzen bait ditu.

Arrazoi ezberdinengatik egoera delikatuan zegoen zerbitzua. Ziurrenik, orain proposatzen diren baldintza berriekin, berriro suspertu daiteke; kontratatzeko neurriak flexibleagoak dira, eta prezio publikoan mantentzeko aukerak haundiagoak.

Kalitatezko udal zerbitzu batzuek edukitzeko hau da bidea: formakuntza homologatuak duten langileak, lan baldintza duin batekin primerako zerbitzu bat ematen.

Dena den, sindikatutik publizitate kanpaina potente baten beharra iksuten dugu. Irundar guztiek eduki dezaten etxez –etxeko zerbitzuaren berri, kontratazio baldintzetaz etab. Horretarako etxe guztietara iritsi daitezen triptikoak, autobusetan propaganda etab eskatzen du.

Horregatik guztiagatik, ELAk balorazio positibo bat egiten du eta elkarlanean jarraitzeko eskua luzatzen dio udaletxeari.

Etiquetas: