Abotsanitzek 2018ko Udal Aurrekontu Orokorrari osoko emendakina eta 35 emendakin aurkeztu dizkio

Abotsanitz Udal Taldeak gaurko egunez aurkeztu ditu 2018ko aurrekontuei dagozkien hausnarketa eta emendakinak prentsaurreko bidez.

Bertan adierazi dugun bezela, aurten lehenengo aldiz osoko emendakina aurkeztu zaio 2018ko Udal Aurrekontu Orokorrari. Udal Gobernuari proposamena aukera modura ikus dezan aipatzen dio, non herritarren eta eragileen parte-hartze zuzena sustatuz, errealitatean oinarritutako kontuak aurkeztea aurrekontu eraginkor eta bereziki herritarrei zuzendutakoa izan dadin.  

https://onedrive.live.com/?cid=C32A25619562D056&id=C32A25619562D056%2119...

Bestalde, hainbat herritar eta eragileekin egindako lanketaren ondorio, 35 emendakin aurkeztu ditu hondarribitarron, heldu zein gazteoi, eguneroko bizitzan modu zerbitzu eta bizi kalitatea hobetzen lagunduko dizkigutenak.

https://onedrive.live.com/?cid=C32A25619562D056&id=C32A25619562D056%2119...

Herri Batzarrean adostutakoak lanketa honetan modurik egokienean islatzen saiatu gera.

Etiquetas: