Behar sozialei egokitutako ETXEBIZITZA MUNIZIPALAREN PLAN batengatik

_MG_7464.JPGStopDB-k botere politikoa duten eta pobrezia egoera bizitzen ari diren pertsonei laguntzeko erabili duten udalerriko gestoreek egindako lana eskertu nahi du. Hain zuzen, banketxeek urte hauetan probetxua atera dute Irunen emandako exekuzio hipotekarioetatik, hiriko etxebizitza talde handi bat bereganatuz.

Stop DB-k, Irunen eta Hondarribin, 2012tik aurrera etxegabetzeak galarazteko aurkeztutako mozioek eta etxebizitza legitimoetatik kaleratutako familientzat emandako aukerek euren fruituak ematen ari dira; aurten gestore munizipalak sentsibilizatu egin dira Kuntxabankekin zor iraunkorrak zituzten eta, gainera, bizitokirik gabe gelditu diren bi familiekin.

Hala ere, aurreratzen genuen moduan, gauzatze hipotekarioak, epaitegietan garatzen ari diren PAH-ren borrokari esker, geldiarazten ari dira, alokairuen etxegabetzeek abiadura bizian gora egiten duten bitartean; honako egoerak bikoitza den babesgabetasuna dakar. Larriena, beti bezela, kalean geratzen diren familientzat da, baita hilabeteetan zehar alokailuaren errenta eskuratzen ez duten familientzat; honakoak lan prekarioaren errenten lagungarri bat suposatzen dute, baita pentsio edo etxebizitza horren zein beste baten hipotekaren ordainketarena. alokairuen etxegabetzeen arrazoiak betikoak dira; lanaren galera, prekarietatea eta soldaten eskasia, "suspentsio kautelarrak" eta RGI zein EJ-Lanbideren etengabeko murrizketak.

Egoera honen aurrean, duela aste batzuk gestore munizipalek prentsan plazaratu zuten iaz Irun-en 400 familia baino gehiagok alokairurako diru-laguntza jaso zutela. Honako laguntza 250€-koa da hilabetean, eta ordaindu beharreko alokairuak, gutxienez, diru kantitate horren bikoitza suposatzen dute. Etxegabetzerako ezinbesteko egoeran zeudenei hotel-eko plaza gestionatu zaie, egunean 30€-ko baliokoa, hau da, 900€ hilabetez gaua pasatzeko bakarrik; elikadurarako inongo beste eskubiderik gabe.


_MG_7462.JPGArrazoi honengatik, StopDB-k ALOKAIRU SOZIALA lehentasunezko neurri bezela plantetzen die gestore munizipalei:

  • EJ-ri IRUN-en existitzen ez diren ALOKABIDE etxebizitzen eskariaren bitartez.
  • Bankuak estutzea hutsak dituzten etxeak beharrezkoak dituzten familien eskura jartzeko merkatuko alokairuaren prezioa ez jeisteko. Behar sozialen eta etxebizitza duin baten eskubide legitimoaren aurrean ez da posible Udalak banketxearen kontuen ondorioei garrantzia gehiago eatea.
  • Nahiz eta aukerarik hoberena ez izan, "Praktika Bankario On"-aren Kodigoa eskeintzearen derrigorrezkotasuna azpimarratzea, alokairu sozialaren antzeko neurri bat den heinean, eta honek ordaindu ezinaren egoera eraldatu dezakeelarik, baita kuotak onartu eta, beste batzuen artean, dirua lapurreta bankarioen laguntza sozialetara ez bideratzeko.

Gainera, ogasun munizipalak azken 15 urteetan bidegabez kobratutako IBI-ak familiei bueltatzea, katastroaren kalifikazio okerraren harira, existitzen ez diren metroak gehitu baitira etxebizitzetan.

Azkenik, eta momentuz, Irun-eko ehunka familien babesgabetasunaren aurrean posizionatzea, suspentsio kautelarrengatik duten EJ-ren menpekotasunarengatik, RGI-ren desagerpenarengatik eta ordainketa desegokiengatik, lege-iruzur dela eta. Egoera honen aurrean Irun-eko konsistorioak ezin du kostuak onartzen jarraitu (AES eta Laguntza Berezien bitartez) ezer esan gabe.

Etiquetas: