David Sotok, Si se puede Irun eta Jokin Melidak Irungo EHBilduren taldeen izenean, honako mozio hau aurkezten dute.
Mozioa
Txingudi Zerbitzuak (Txinzer) mankomunitateak Zaldunborda Gaina eremua (Desguaces Vidaurreta ondoan dagoena, eta gaur egun zabortegi ilegal bat bere baitan daukana) erosi zuen, azkenean eraiki ez zen errauskailu bat egiteko asmoz. Legeak hala aginduta, Eusko Jaurlaritzak Txinzerri zabortegiaren zigilatzea eskatu zion, baina oso garestia ateratzen zenez, Txinzerrek eremu hori zigilatze hori egingo lukeen beste bati saltzea erabaki zuen.
Pasa den 2016an Txinzerrek Hondarribia Lantzeni (Hondarribiko enpresa publikoa, zeinak alkate buru duen) saldu zion eremua. Eta honek, laster bizian, esleitu zuen. Hara non, enpresa bakarra aurkeztu zen, kasualitatez, data horietan sortutakoa, antza, lur horren jabe izateko asmoarekin. Enpresa honetan, petroleo arloko enpresei lotuta dauden pertsonak ageri dira, eta hauek Outlet hiri komertzial baten inguruko proiektua aurkeztu dute, 100 denda eta 1000 ibilgailuentzako parkina jasotzen dituena. Honek, ezbairik gabe, ingurune ekologikoari zein bertako komertzioei izugarrizko kaltea suposatuko lieke.
PROPOSAMENA,
- Irungo Udalbatzak, hiri garapeneko proiektu honek eskualderako eragiten dion inplikazioa dela eta, bere aurkakotasuna adierazten du, eta Hondarribiko udalari berau erretiratzea galdegiten dio.