Irungo EH Bildu.- Azken asteazken honetan ospaturiko udal batzan, EH Bilduk eramandako erabakitze eskubidearen aldeko proposamena aurrera atera zen. Gure herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna aukeratzeko daukan beharra eta eskubidea aipatzen duen mozioa onartzeko, gure bozkak SPI eta EAJ/PNV-koekin batera, nahikoak izan ziren.
EH Bildun, azken asteazkenean hartutakoa, Erabaki historikotzat jotzen dugu. Urte asko pasa behar izan dira, Euskal Herria subjetu politiko bezala, non gure etorkizunari buruz libre eta demokratikoki erabaki behar dugun, onartzen dugunok Irungo udaletxean gehiengoa garela ikusarazteko, inmobilismo politikoan dihardutenen aldean.
EAJ/PNV eta SPI-ren jarduera eskertu nahi dugu, eskainitako laguntzagatik, eta udal honetan, islaturik gelditu den bezala, egungo indar korrelazioa dela eta, eskua luzatu nahi diegu, etorkizunean akordio gehiagotara iritsi gaitezen.
Era berean herriari hitza ematea suposatzen duen ekimenetan parte hartzea animatzen ditugu herritarrak.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1057 irakurketak
- Castellano