Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10etatik 13.30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira. Gauzatutako erosketak hilabete amaieran kobratuko dira, kontu korronte bidez. Larunbatetan ere denda irekiko da. Labore Txingudiko bazkide boluntarioen laguntzaz.
Banaketa puntuak
Otsailaren zazpitik aurrera Labore Txingudiko bazkideek produktuen eskaerak eskualdeko hainbat puntutan jasotzeko aukera izango dute. Lehen banaketa puntuak Nekazarien Etxea Kooperatiban (Urdanibia, 7 Irun), Kimua Tabernan (Berio kalea, 1 Irun) eta Landetxako Auzo Elkartean (Bizkaia kalea, 15 Irun) kokatuko dira. Labore Txingudi kontsumo elkarteak ez du baztertzen banaketa puntu berriak sortzea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1312 irakurketak
- Castellano