ArteDrama Euskal Laborategia 2018

Artedrama Euskal Laborategiko XIII. edizioa izango dugu 2018ko hau, eta lehen urteko poz eta ilusio berdinarekin prestatu dugu!

Bi hitzetan esateko, astebetez, euskara hutsean, arte eszenikoetan murgiltzeko aukera da Aulestin antolatzen duguna.

8 orduko 6 ikastaro, ikasi eta partekatzeko.

Antzerkilari nahiz zaleentzat, topagune bat.

Beti badago zer eskainia, hausnartua, landua… Bide horretan bidelagun aurten, Ander Lipus, Aiora Sedano, Oier Guillan eta Javier Barandiaran, Pako Revueltas, Iraitz Lizarraga eta Mizel Théret gonbidatu ditugu gurera.

Zabalik dugu izena emateko epea!!!

Jarri gurekin harremanetan info@artedrama.com helbidean, edo 633.567.646 zenbakian.

Arin ibili, lekuak oso mugatuak dira eta!

Etiquetas: