Sí se Puede Irun, EAJ-PNV eta EHBildu alderdien proposamena kreditu-aldaketan

Sí se Puede Irun, EAJ-PNV eta EHBildu alderdiek argi adierazi nahi dugu Santano jaunak ez duela ados jartzeko eta elkarrizketak izateko asmorik eta guztiz geldirik dagoela. Guztira sei hilabete behar izan ditu Santano jaunaren gobernuak kutxan gordeta izan dituen hiru milioiak izapidetzeko. Santano jaunak sen ona galdu du eta ez da gauza beste alderdi batzuen proposamenak bere kreditu-aldaketan islatzeko. Horrenbestez, beste aukera bat aurkeztu behar dugu.

Proiektu anitz bat pentsatu dugu, PSEren hasierako proposamenen % 50 inguru biltzen dituena. Alderdi politiko guztien kezkak eta lehentasunak onartzen dituen ariketa izan da, lan egiteko beste modu bat posiblea dela frogatzeko asmoz.
PSEri adierazi nahi diogu proiektu berriak aurkezteko darabilen bidea ez datorrela bat garai berriekin. Santano jaunak bere egin nahi du oraindik Irunen etorkizuna, eta ez da gauza besteekin adostutako proposamenak, irundar guztientzako proposamenak aurkezteko.

PROPOSAMEN BERRIAK KREDITU-ALDAKETAN:

Ekimen horiei guztiei beste hainbat partida gehitu behar zaizkie: adibidez, Euskaraldirako, udal jabetzako Foru kaleko lokala egokitzeko, hezkuntza-teknikari bat kontratatzeko, berdintasuneko ahalduntze-tailerrak egiteko, etab.

Gure asmoa da kreditu-aldaketa hau izapidetzeko ahalik eta borondate gehienak batzea. Horregatik, udal-gobernuaren ekimen kopuruaren erdia mantentzen dugu, eta konpromisoa hartzen dugu PPrekin haren alderdiak aurreko aurrekontuetan egindako erreklamazio bat eransteko: “100.000 euroko partida bat sortzea Zaisaren atzealdeko bidegorria konpontzeko, Behobiatik Puntxasera”. Are gehiago, 2019ko aurrekontuei begira, PP alderdiak kreditu-aldaketarako aurkeztutako ekimen bakarra aztertuko dugu: udaletxearen ondoko zerbitzu orokorretarako eraikinaren garapena.

Santano jaunak hiru milioi euroren izapidetzea atzeratu du, udal kudeaketaren kontzeptu pertsonalista duelako, besterik ez. Alkateak bahitutako gobernua dugu; ez du elkarrizketarik nahi, ezta aniztasunaren eta adostasunaren zigilua daukan proiekturik aurkeztu nahi.

Bide bakarra dago: Irun eraikitzeko bidea denon artean egitea.

Etiquetas: