Irungo Udaletxeko eta Eusko Legebiltzarreko talde ezberdinei “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoak bidalitako proposamena Felipe VI.a erregea gaitzesteko mozio bat aurkezteko eskatuz

“Nicolás Guerendiain”  Irungo Elkarte Errepublikanotik, zure erakundean Felipe VI.a  erregea  gaitzesteko  mozio  bat  aurkezteko  eskatzen  dizugu,  Kataluniako Gobernuarekin eta Bartzelonako Udalarekin  egin den bezala.

Gure  Elkartean,  Felipe  VI.a  estatuburu  gisa  arbuiatu  ez  ezik,  monarkia ezeztatzeko eskatzen dugu; izan ere, gure ustez sistema hori legez kanpo dago, Francok Errepublikaren aurka egindako estatu-kolpearen ondoren ezarri delako. Erakunde  zaharkitua  eta  antidemokratikoa  da  eta  berdintasuna  bezalako oinarrizko printzipioak urratzen ditu.    

Bestalde, Borbon familia mantentzeak berekin dakarren kostu ekonomikoa gero eta handiagoa da, eta makurtutako herri espainiarraren kargura ordaindu behar da.

Denbora luzea daramagu monarkia honen izaera ustela salatzen, eta nahiz eta ahaleginak egin bere irudia garbitzeko, era berean aritzen dihardutela ikusten dugu.  Felipe VI.a ustelen eta boterearen alboan jartzen da, herritarren aurka; horrez  gain,  bere  lagunetako  batzuk  dira  hainbat  diktaduren  estatuburuak, Saudi Arabiako estatuburuaren kasuan gertatzen den bezala.  

Gure ustez, erakundeetatik sistema anakroniko horren aurkako ekimenak batu behar  ditugu  eta  balio  demokratiko  guztiak  ordezkatzen  dituen  erregimen errepublikano bat aukeratu.

Etiquetas: