Bidasoa bizirik elkarteak Plan Estrategikoa eta 2017ko jardunaldien Memoria eta datu sozioekonomikoak aurkeztu ditu

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, plangintza estrategikoa eratu dute, datorren urteetan gida moduan erabili ahalko dena, eskualdearen ekintzen joera zehaztu eta lehentasunezko esku hartze eremuak finkatzeko, Bidasoa eskualdearen aurrerapena eta etorkizuna bermatzeko sortu beharreko baldintzak identifikatzeko.

Hausnarketa taldeen eta eskualdeko sektore ezberdinetako enpresa-sareen jardueren inguruko ezagutzak dituzten ordezkari publiko zein pribatuen elkarrizketetan lortutako formazio eta enplegu beharren diagnostikotik sortu da plan estrategikoa. Hausnarketa talde hauetako bat Agentziako teknikariez osaturik zegoen.

Elkarlan honek hainbat datu biltzea ahalbidetu du: balore ekonomikoa sortzeko eskualdeko biztanleen ahalmena , lan-merkatuaren egoera, enpresa-sareen eta ekintza-sektore ezberdinen errealitatea, azpiegituren potentziala eta eskualdearen garapen ekonomikoa ahalbidetzen duten ekipamenduak ezagutzea.

Ekonomia dinamiko, ekintzaile eta berritzaile bat lortzea da helburua, indar eta eragin handiagoa izango duen Bidasoako eskualdean. Eskualdea bere mugaz gaindiko izaeraz baliatzen da proiektuak zuzendu eta ekintza eta zerbitzuei heltzerako orduan.

Ardatz eta lerro estrategikoak
Lehenik eta behin, plan estrategikoak egun dagoen sare ekonomikoaren lehiakortasuna hobetzea ezartzen du plan honen ardatz bezala. Helburuak ETEen  modernizazioa eta berrikuntza ahalmena sustatzea eta horien arteko kolaborazio sareen sorrera bultzatzea. Gainera, sektoreak profesionalizatzea eta etorkizuneko prestakuntza-beharrei kobertura eskaintzea, hau da, pertsonal eta  kualifikazio maila desberdinen arteko eskari eta eskaintzaren desoreka gertatzea ekiditea.

Jarduera ekonomiko berriak erakartzea eta sortzea da planean ezarritako beste ardatzeko bat. Horretarako, lur-eremu eta espazioak kudeatu beharko lirateke jarduera eta ekintzailetza garatu eta berrikuntza soziala lortzeko, balore eta motibazioen bitartez sentsibilizatuz, batez ere gaztaroan, orientazio global, internazional eta mugaz gaindiko bat eskainiz.

Beste alde batetik, eskualdearen kanpo posizionamendua hobetzea da plan horren beste klabe nagusietako bat. Horretarako, Bidasoako eskualdea mugaz gaindiko eremu bezala duen papera bultzatu eta formazioaren alorrean ospea irabaziz lurralde erreferentean bihurtu beharko litzateke. Gainera, Irun eta Hondarribiko espazioak erakutsi eta promozionatzea, bisitatzeko leku erakargarri moduan edo inbertitzeko toki moduan, konkretuki, ikuspuntu turistikotik helmuga turistikoan bihurtzeko aukeretan sakonduz.

Azkenik, lan-merkatutik baztertutako pertsonen enplegagarritasuna hobetzea da beste lerro estrategikoetako bat. Horretarako, kontratazioa sustapena, langabezian dauden pertsonen prestakuntza hobetzea eta lana bilatzeko prozesuan konpainia eskaintzea dira plan estrategikoaren barruan markatu diren jarraitu beharreko lerroetako batzuk.


2017ko jardueren memoria eta datu sozioekonomikoak
2017ko datuekin Bidasoa bizirik elkarteak sortutako memoriak Bidasoa eskualdeko datu sozioekonomiko ezberdinak biltzen ditu. Demografia, lan-merkatua, enpresa sarea, merkataritza, garraioa, logistika eta beste zenbait alorri buruzko informazioa dago.

Alde batetik, Bidasoako Garapen Agentziak 2017 urtean egindako ekintzak eta bildutako datuak azaltzen dira.

Enplegua, Orientazioa eta Prestakuntza departamentutik gazteak lan-munduan txertatzeko prozesuan laguntzeko proiektua martxan jarri zen, GAZTEBILAN Gazteentzako Berme Sisteman erregistratutako gazteentzat.

2017ko urtean zehar, El Espazio de Profesiones con Futuro bulegoan 15.032 bisitari jaso zituzten eta 6.479 babes-zerbitzu eskaini ziren lan eta formazioa topatzeko bidean zeuden pertsonei.

Beste alde batetik, Bidasoa bizirik elkarteak Enplegatze- Agentzia bezala 2017 urtean zehar 516 lan eskaintza gestionatu zituen, 1.177 lanposturekin. Gainera, aurrez aurreko 12 formazioa ikastaro martxan jarri ziren, 143 pertsonen parte hartzearekin eta 16 on-line formazio ikastaro antolatu ziren, guztiak tutore baten babesarekin, eta 209 pertsonek parte hartu zuten.

Ekonomia, Ikerketa eta Berrikuntza Departamentutik eta CONNECT Innovation bai! proiektuaren inguruan, POCTEFA europar funtsekin batera finantzatutako proiektua, eskualdeko enpresen berrikuntza bultzatzeko ekimen ugari aurrera eraman ziren. Horietako bi azpimarratzen ditugu: Irun eta Hondarribiko industriaren sektorean 19 enpresetan 4.0 industriaren egoeraren inguruko diagnostikoa egin zen, horietako bakoitzarentzat sortutako ekintza-plan berezi batekin, eta, bestetik, 6 berrikuntza proiektuentzako babes programa bat, enpresa eta teknologia zentroen arteko diagnostiko bati esker egina.

Gainera, internazionalizaziorekin loturiko ekintzak ere garatu ziren,  5 enpresetako delegazio bati ICEX NEXT-en aurkezpenera joateko aukera eman zitzaien, nazioarteko negozioari ekin edo finkatzea bilatzen duten ETE enpresa espainiarrei zuzendutako programa baten barruan. Beste alde batetik, azpikontratazioaren inguruko bigarren topaketa antolatu zen. Akitania Berria eta Midi-Pyrénées eskualdeetako 11 enpresa Gipuzkoako 18 enpresekin elkartu ziren, horien artean Irungo 14 enpresa zeudelarik. Elkarretaratze horren helburua enpresa hauei  hornitzaile berriak ezagutzera emateko laguntzea zen. Gainera, urriaren 24 eta 25ean, 7 enpresa eraman ziren Toulousen antolatzen den Azpikontratazioaren Industriaren Eskualdearteko Azokara.

Merkataritza txikizkariaren eta bertako produktuen lehiakortasuna hobetzeko lanean jarraitu da, merkataritza sustatzeko babes teknikoa eskaini delarik.

2017an, Krea Bidasoaren IX. edizioa ospatu da, ekintzailetza berrikuntzaren kulturan zentraturik, 300 pertsonen parte-hartzearekin.

Autoenplegu eta Ikaskuntza Departamentuan 2017an 491 pertsonei arreta eskaini zitzaien, aurreko urtearekin alderatuz %17 gehiago. Guztira, 289 proiektu aurkeztu ziren, 96 enpresa sortu ziren , 113 lanpostu sortu ziren, 448 pertsona trebatu dira eta ekintza hezigarri eta informatibo guztietan 842 pertsonek parte hartu dute.

Gainera, coworking espazioa osatzeko, Irun Factory prestatu zen sortu berri ziren industria berritzaileei erremintak eskaintzeko. Ideiak Bizirik blogari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuz, blogera igotako eduki eta jasotako bisita kopuruek gora egin zuten.

Turismo Departamentuari dagokionez, 2017 urtean 97.197 pertsonen zalantzak erantzun ziren aurrez aurre, 33.840 webgunearen bitartez eta azoka turistikoetan promozionatzeko 11 ekintza antolatu ziren.

Urtean zehar lankidetza publiko pribatuko mahai-inguruetan parte hartu da eta ondorengo sare turistikoen kide izan da: Euskal Kosta Euskadi, Euskadi Helmugak, Erdi Aroko Hirien sarea, Eurovelo, Atlantikoko Hiri Erromatarren sarea.

Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 2017 urtean zehar Txingudi Korrika, Bidasoa Itzulia, Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsiera Aletekin eta Bidasoa-Txingudi futbol selekzioa bezalako mugaz gaindiko kirol ekintzak babestu zituen. Gainera, Eskola Kirolaren Jaia ospatu zen eta eskualdeko zenbait klubek ere parte hartu zuten.

Beste berrikuntza bat www.irunhondarribiahendaye.com webgunearen berrikuntza izan zen, informazio instituzionala, turistikoa eta hiritarrentzako informazio erabilgarriarentzako sarbidea errazteko.

Azkenik, Bidasoa Folk  jaialdiaren 17. edizioa ospatu zen, 3 egunetan zehar 3 hirietan kontzertu ezberdinez gozatzeko aukera eskaintzen duena.

25 urte eta instalakuntza berriak
2017 eta 2018 urteetan Garapenerako Agentziaren 25 urteak ospatu dira. 2017 urtean lekualdaketa prestatzen hasi zen eta 2018 urtean Bidasoa bizirik elkartearen instalazioak Ducoureau eraikinera pasa dira.

Garapenerako Agentziak eskaintzen dituen zerbitzuen prestakuntzan eraginkorragoa izatea, hiritarrei begira zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta antolatutako ekintzetara hurbiltzen diren pertsonentzako sarbidea erraztea ahalbidetzen du kokapen berriak. Gainera, lekualdaketa honen bitartez kostuak murriztu nahi izan dira, izan ere, aurreko egoitzetako bulego batzuk alokatuak ziren. Orain eraikin berrian kokatzen dira departamentu guztiak, turismo bulegoak, enpresa-zentroak eta sukaldaritza tailerren instalazioak izan ezik.

Etiquetas: