Zilar ekonomia (pertsonentzako zerbitzuak) eraberritzeko babesa

Bidasoa bizirik elkarteak, “BidaOsoa. Pertsonentzako zerbitzuak” elkartearekin batera, “Zilar ekonomia; Joerak eta teknologia berriak” izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Bi egunetako jardunaldi hauen bitartez, pertsonentzako zerbitzuen sektorearen barruan gertatzen ari diren berrikuntza guztiak ezagutzera eman nahi izan dira. Jardunaldiak sektoreko profesionalei zuzendurik daude, pertsona ekintzaileei edo hirugarren adineko pertsonentzako zerbitzuekin loturiko pertsonei.

Ekainaren 7an, ostegunean, Ficoban egingo dira jardunaldiak, goizeko 9:00etatik 13:30ak bitarte antolatutako aurkezpen eta tailerren bitartez. Goizeko 9:00etan aurkezpen instituzionala egingo da eta, jarraian, Mugaz gaindiko diagnostiko sozialaren aurkezpena egingo da, eskualdean eskura dauden baliabideak azpimarratu,  mugaz gaindiko mugikortasunetik eratorritako behar sozialak identifikatu eta arlo honen inguruan mugaz gaindiko elkarlana bultzatzeko plan bat aurkeztuko da.

9:45etan zahartzearen eta teknologia berrien inguruan hitz egingo da: elikaduraren, ikerkuntzaren eta berrikuntza teknologikoaren alorretako joerak.

Horren ostean, 11:00etan, sektorean berrikuntzak aplikatzen ari dituzten Bidasoa ibaiaren bi aldeetako enpresen kasu praktikoak aurkeztuko dira. Teknologia berrien erabilerak profesional eta erabiltzaileei eragin dizkien berrikuntzak kontatuko dizkigute, zilar ekonomian sortzen ari diren negozio aukera berrien inguruan hitz egitez gain.

Azkenik, 12:30etan, Adineko Pertsonen Etorkizuna eta Bizi Kalitatearen Federazio Nazionaleko Garapen Zuzendariak gizartea pertsonen zahartzera egokitzeko lege berriak gizarte  frantsesean eragindakoari buruz hitz egingo du. Erakunde honek sektore gerontologikoan lan egiten dute, adineko pertsonen inguruan soilik, establezimendu eta etxez etxeko zerbitzuetako gestoreak bilduz, zahartzearen inguruko ikuspuntu global bat edukitzea ahalbidetzen duena.  

Hurrengo egunean, ekainaren 8an, Donostia eta Urruñako enpresa desberdinetatik ibilbide bat egin ahal izateko autobus bat antolatuko da. Bisita gidatu horien helburua zentro eta enpresa ezberdinetako errekurtsoak eta profesionalak ezagutzea izango da. Ibilbide osoan zehar itzulpen zerbitzu bat eskainiko da gazteleraz zein frantsesez.
Ibilbidea 8:30etan hasiko da Hondarribiko Caser Residencial Betharram-en, non adineko pertsonak zaintzeko aplikatu den teknologia berria ezagutu ahalko den. 9:30etan Irunen  garun paralisia duten pertsonekin lan egiten duten Arrupenea Zentroa bisitatuko da, pertsona eta profesionalak laguntzeko martxan jarri den teknologia eta domotika ezagutzeko. Jarrian, Urruñara joango dira bisitariak EHPAD Putillenea ezagutzera, zaharren egoitza bat non janari texturizatua eta bere elaborazioak adineko pertsonengan dituztenen onurak ezagutu ahalko diren. 12:30etan Donostiako Tecnalia Research & Innovation Zentro Teknologikoa bisitatuko da, pertsonentzako zerbitzuarekin lotutako proiektuetan ikertzaileek nola lan egiten duten ikusteko.

Jardunaldi horietan parte hartu nahi duten pertsonentzako zerbitzuen sektoreko enpresa eta profesionalek webgune honetan egin dezakete izen-ematea: www.bidasoa-activa.com.

Proiektua %65ean Europako Eskualde Garapenerako Funtsarengatik (EEGF) finantziatua izan da,   Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez eta CEFA077/15 CONNECT Innovation bai! proiektuaren eremuan.

Etiquetas: