Irailan ere igo da langabezia

Abuztuan bezala, irailan ere gure eskualdean langabetuen kopurua igo egin da. Azken hilabetean 81 lagun gehiago daude langabezian Irunen eta 67 Hondarribian.

Gaur egun, Irunen, 3.511 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %11 hain zuzen.

Hondarribian egun 598 langabe daude Lanbide zerrendetan, biztanleria aktiboaren %7,25.

Etiquetas: