Larunbatean, goizez eta arratsaldez sinadura bilketa

cartelHartu Hitzak sinaduren bilketako azken txanpari aurre egin behar du. 2000 sinadurak gaindituta, hilabete bat baino gutxiagoko epean 1000 sinadura biltzea lortu behar dute.

Aste santuan gure bulegoa irikita egon ondoren eta astelehenean Meakako auzoan mahaiak jarri eta gero, larunbat honetan goizez eta arratsaldez, bi gune desberdinetan sinatzeko aukera egongo da.

Zabaltza Plaza goizez eta Pio XII plaza arratsaldez sinadura bilketaren topaguneak izango dira. Ohikoa dugun moduan, 11:00etatik 13:00tara gure bolondresak musikarekin batera sinadurak biltzen eta Hartu Hitzari buruzko informazioa zabaltzen ariko dira. Lehen aipatu bezala, Irungo Herri Galdeketa bermatuko duen sinadura bilketa azken txanpan sartu da eta Irungo herritarren laguntza behar dugu 3000 sinadurak gainditzeko.

Arratsaldez, 18:00tatik 21:00tara, Pio XII auzoan jarriko ditugu mahaiak. Amaia Kultur Zentroan egongo den ‘Rulo y la contrabanda’ rock taldearen kontzertua eta larunbat arratsaldetan bertan egoten den giroa baliatuz, Irungo auzo berri bat bisitatuko dugu sinadura asko eskuratzeko asmoz.

Hurrengo asteetan mahai gehiago Irungo kaleetan

Apirilaren 13an, ostiralean, Pio XII plazan izango gara berriro ere eta apirilaren 14ean, larunbata, Zabaltza Plazan eta Urdanibia Plazan kokatuko gara. Hori gutxi izango balitz, apirilaren 21ean Irungo auzo gehienetan mahaiak jartzeko eta festa erraldoi bat egiteko asmoa dago, pasaden martxoaren 3an egin genuen modukoa.

AZKEN TXANPA HONI AURRE EGITEKO ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU! ZATOZ ETA IRUNGO HERRI GALDEKETA BERMATU!

Etiquetas: