Ernai eta Ikasle Abertzaleak erakundeen arteko gatazkaren harira ERLAITZ gazte erakundearen oharra

Euskal Herriko independentismoak bizitzen ari duen Ernai gazte antolakunde eta Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundearen arteko gatazkaren aurrean, ezinbestean postulatzekotan aurkitzen dugu gure burua:
 
Azken urteotan Ezker Abertzale ofizialeko erakunde organikoek (Sortu alderdia, Ernai,LAB sindikatua) aurrera eraman duten ildo estrategiko erreformistak (baita harekiko praktikak ere) ezinbestean talka egingo zuen ikasle antolakundeak bizi izan duen garapen diskurtsiboarekin, etengabean errealitate sozialarekiko postulamendu iraultzaleak bere gain hartuz.
 
Historikoki bi antolakundeak elkarlanean aritu diren arren, bataren gainbehera ideologikoak eta bestearen erradikaltasun-maila handitzeak eguneroko praktikan gatazka azaleratzea ekarri du, hitzetik haratago. Ezker Abertzale ofizialaren aldetik, herri zein eskualde mailetako bazterketak, txantailak, Bilboko Egoitzaren kasua, etab. gatazkaren azalerapenaren adibideak dira. Era berean, Ernaik, bere egunean IAri utzi zitzaion hezkuntza esparruan inziditzea erabaki du (aldebanakotasunez) dinamika propioen bidez. IArekiko talka ideologikoa haín agerikoa denean eta azken honen jardun politikoa oztopatuko duen bitartean.
 
Honen aurrean, Erlaitz gazte erakundeak hurrengoa adostu du: iraultza gauzatzeko baldintzak sortzea eta etorkizunean estrategia nazional iraultzaile baten sorrera elikatzea helburu edukita, Ikasle Abertzaleak ikasle antolakundearekin egiten du bat, bai haren jardun politikoarekiko edota behar materialekiko laguntza eskeiniz.
 
Argi geratu da, ENAMeko subjektu antolatu gisa, Ikasle Abertzaleakek baduela Euskal Langile  Herriaren  askapenerako baldintzak  jartzeko gaitasuna, honek  daraman  praxi
iraultzaileari erreparatuta. Animo ta segi aurrera Ikasle Abertzaleak, eredu izan dadin, orain arte bezala, zuen borroka moldea!
 
GORA IKASLE MUGIMENDU IRAULTZAILEA!
GORA EUSKAL LANGILE HERRIA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
 
Erlaitz, 2018ko urriaren 6an.

Etiquetas: