Irungo EH Bilduk herri galdeketan parte hartzeko deia luzatzen du

Azaroaren 18a egun garrantzitsua izango da Irunen, Hartu Hitza elkarteak antolatutako herri galdeketa egingo baita. Egun horretan, erabakitze eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasako gara jauzi oso garrantzitsua emanez.

Erabakitzeko eskubidea gizarte kohesioa bilatzen duen tresna demokratiko osasungarri eta garrantzitsua da. Izan ere, emaitza edozein delarik ere, galdeketaren bidez Irundar gisa Euskal Herriarentzat nahi dugun etorkizun politikoa erabakitzeko aukera izango dugu.

Beraz, Irungo EH Bildutik gure atxikimendua adierazi nahi diogu herri galdeketari eta bertan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu Irundar guztiei.

Etiquetas: