Atzo urriaren 8tik GEKA enpresak dituen lan zentro ezberdinetako langileek (Oiartzunen 2 eta Astigarragan 1) mobilizazioekin hasi dira nomina ordaintzeko exijituz. Deialdia GEKAko enpresa-batzordeak egin du, LAB, CCOO eta Independienteek osatua.
Aste honetan zehar, 13:30tatik 14:30tara kontzentrazioak burutzen ari dira, GEKA enpresak Oiartzungo Zerradi poligonoan duen lan zentroaren inguruan eta datorren astelehena, hilak 15etik aurrera, lanuzteak zein konzentrazioak, 9:30tatik 10:45tara eta 18:30tik 19:30tara, eta enpresa aurrean egongo dira.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 764 irakurketak
- Castellano