Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bitartez, “Marraztu Bidasoa ibaia” marrazketa lehiaketaren sariak banatu dituzte.
10-12 urteko kategorian Iraia Dominguez Terroba, Irungo La Salle ikastetxeko seigarren mailako ikaslea, izan da marrazketarako materiala etxera eraman duen irabazlea. Beste alde batetik, 8-9 urteko kategorian Irati Beraiz Medierok, Tokia Alaia ikastetxeko hirugarren mailako ikasleak, eskuratu du marrazketarako materiala.
Sari-banaketa uztailaren 3an egin zen Ducoureau eraikinean. Miguel Angel Paez, Irungo zinegotziak, Arantxa Berrotaran, Hondarribiko zinegotziak eta Richard Irazusta, Hendaiako zinegotziak, parte hartu zuten sari-banaketan.
Lehiaketara aurkeztutako marrazkiak maiatzaren 23an egin ziren, Ficoban antolatutako kirolaren jaian. Bertan 700 haur bildu ziren eta, horien artean, 74 haurrek marrazketa lehiaketan parte hartu zuten. Egindako marrazki guztiak Bidasoako Interpretazio Zentroan ikusgai egon dira ekainaren 5etik 28ra. Bi irabazleen marrazkiak era iraunkorrean ikusgai egongo dira.
Ekimen honen bitartez gazteak ingurumena babestearen garrantziaren inguruan sentsibilizatu eta badiaren ingurune naturala ezagutarazi nahi izan zaie, sormenezko eta araututako jarduera baten bitartez.
BIZaren udako ordutegia
Bidasoako Interpretazio Zentroak bere ordutegia zabalduko du datozen udako hilabeteei begira, uztailaren 1etik abuztuaren 31era. Asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara (zubiak eta jai egunetan izan ezik) zabalik egongo da zentroa. Ostiraletan, goizeko ordutegia mantenduko da eta arratsaldeetan 15:00etatik 18:30etara zabalduko da zentroa. Bestetik, larunbatetan eta igandeetan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:30etara zabalik egongo da zentroa.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 794 irakurketak
- Castellano