Jaizkibel Konpainia: NAHIKOA DA!

Jaizkibel Konpainiak, atzoko egunean bizitakoaren ondoren hau dio: NAHIKOA DA!

Ez dugu atzerako pauso bakar bat onartuko. Gizartea Berdintasunaren olatua harturik aurrera doan heinean, atzo Hondarribiko Kale Nagusian bizitakoak atzera doan olatu baten alderdirik bortitzena erakusti zuen.

Botu eta botere kontuek utzi dute OLATU ATZERAKOI hori sortzen, eta inpunitate haundienarekin Jaizkibelen kontra ekiten.

Udalari eskatu izan diogu guk erantzunkizuna, udalak okertutako eta oker kudeatutako egoeraren sortzaile baita. Borja Jauregi, Aitor Kerejeta eta orain Txomin Sagarzazu. Guztiak erantzule. Baina OLATUA ATZERAKOIA haunditzen eta inpunitate betean aurrera jarraitzen uzten diona BARNE SAILA da. Lehendakaria bere azken erantzule.

Urtetan erresoluzio, irailak 8an desfilatzeko baimenak diotena ez dute betearazten. NAHIKOA DA!

Beraz atzo Jaizkibelek bizitako eraso bortitzaren arduradunak asko dira. Urte askotako utzikeriaren ondorio.

Horregatik eskatzen diogu, Udalari, Aldundiari eta Jaurlaritza, BEHINGOZ botu eta botere kontuak albo batera uzteko, eta arazo honen konponbidea bideratzeko. Nahikoa da eta!
Bestalde, adierazi nahi dugu ere, goizean ustekabean hartu zigula egoerak eta shock egoeran utzi zituela pertsona asko. Baina arratsaldean, Jaizkibel, bere INDAR, KEMEN, ALAITASUN, eta ERRESPETU erakustaldi haundia eman zuen, Kale Nagusian erasoen gainetik bere pausoen indarra erakutsiz.

Gure OLATUAK ez du etenik, gizartera egokitutako olatu bat da. Badakigu olatu atzerakoi horren azken uneak bizitzen ari garela, baina bere desagertzeak ez du zergaitik gure duintasuna eraso behar.

Horregaitik diogu, NAHIKOA DA. Udala, Aldundia, Jaurlaritza, jardun ezazue behingoz erantzunkizunez. Gu beti bezela, hitzegiteko prest gaude.
Bitartean, zenbait ekintza eramango ditugu aurrera gure helburua lortzearren.

JAIZKIBEL KONPAINIA

Etiquetas: