Urriaren 10ean, asteazkenean, Irungo Udaletxean Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Orokorraren urteroko bilkura egin zen. Jose Antonio Santanok, Irungo Alkateak, Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko Alkateak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako Alkateak parte hartu zuten bileran.
Ekitaldian, beste gauza batzuen artean, azkeneko urtean zehar burututako ebazpenak, 2017 urteko aurrekontuen likidazioa eta Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak burututako ekintzen txostena bozkatu ziren. Gainera, hamar urtero egiten den Mugaz gaindiko hitzarmena berritzeko proposamena aurkeztu zen. Proposamen guztiak partaide guztien adostasunarekin onartuak izan ziren.
Azken bi hamarkadetako aurrerapausoak
Mugaz gaindiko Partzuergoaren lehen hamarkada, 1998tik 2008 urtera, hiru hirien artean kirola, turismoa edo kultura bezalako alorretan lankidetza harremanak finkatzeko baliagarria izan zen.
2008 eta 2018 urteen artean, aurrera eramandako ekintzak zehaztu dira eta nazioarteko mugikortasunerako lankidetza eremuetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira Avenida Zubian Bidasoko Interpretazio Gunearen sorrerarekin.
20 urte hauen balantzea eginez gero, informazio eta promozio turistikoan emandako aurrerapausoak nabarmentzen dira, Bidasoa pass, 2.0 webgunea edo web mobile bezalako sustapenerako erreminten garapenari esker.
Kultura eta hizkuntza-aniztasunaren sustapenerako alorrean, Bertso eskola, Bidasoa folk jaialdia eta Badiako bidearen bitartez hiru hirietako ondare historiko, kultural eta naturalaren balio handiagotzea aski ezagunak dira.
Mugaz gaindiko kirola sustatzeko ere lan handia egin da, gazteen artean batez ere, Kirolaren Jaia, kirol kluben arteko kolaborazioa eta mugaz gaindiko futbol taldearen bitartez.
Egun badira oraindik burutzen ari diren ekintzak eta, etorkizunari begira, lankidetza alor ezberdinen inguruan hausnartuko da, duela denbora gutxi martxan jarritako Hegobus autobus zerbitzua edo Smartmob proiektuaz gain, mugaz gaindiko mugikortasun bizkor eta jasangarriaren sustapenerako.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 818 irakurketak
- Castellano