Pio XII, Urdanibia eta Zabaltza plazak asteburu honetako sinadura bilketaren puntu nagusiak

2000 sinaduren langa gaindituta dago jada, baina Hartu Hitzak lehen bait lehen bilatzen ari den 3000 sinadurak lortu nahi ditu. Aurreko larunbat goizean Hartu Hitzaren bolondresak Zabaltza plazan egotea programatuta zegoen, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta ezinezkoa izan zen hiriguneko plazan mahaiak eta sinadura orriak kokatzea.

Egun horretan sinatu ezin izan zuten pertsonak asetzeko asmoz, aste honetan ostiralean zein larunbatean sinatzeko aukera eskeiniko diete Hartu Hitzako kideek.

Ostiralean, aurreko larunbateko arratsaldearen antzera, Pio XII plazara bueltatuko dira. Ostiral arratsaldea aprobetxatuz, plazako inguruko bizilagunak kalera ateratzera animatzen dituzte Irungo Herri Galdeketa babesteko asmoarekin. Mahaiak 18:00etatik 21:00ak bitarte izango dira bertan.

Bestalde, larunbatean sinadura gehiago bildu duten guneetara bueltatuko dira, Urdanibia eta Zabaltza plazara. 11:00etatik 13:30tara Hartu Hitzaren bolondresak musikarekin lagunduta sinadurak biltzen eta Hartu Hitzaren inguruko informazioa eskeintzen egongo dira.

Pintxopoteetan eta apirilaren 21an ere mahaiak
Aurreko astean aurreratu genuen bezala, apirilaren 21ean sinadura bilketa berezi bat egingo da, Irungo 11 auzo desberdinetan sinadura guneak ezarriz. Hori gutxi izango balitz, aste horretako Santiagoko pintxopotea eta Urdanibia plazako pintxopoteak baliatuko dituzte sindura gehiago jasotzeko, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren.

Elkartetik herritarron garaia irunera irtsi dela diote, baita Irungo Herri Galdeketa babesteko unea ere.

Etiquetas: