Ap21 JAION! Negu Gorriak-i omenaldia

Talde mitikoa izan da inondik inora Negu Gorriak taldea. Gure hiriarekin lotura estua duena bere sortzaileak medio, eta gure hiriari eta orokorrean tokatu zaigun testuinguru historikoari kritika soziala egiteko tresna asko eman dizkigun gerrilla musikala.

Hori dela eta, uste dugu izan duela eragina, ez zuzena baina eragina, egun Lakaxita bezalako gune kritikoen sorreran. Ez bai dago horrelakorik lan komunitario erraldoi bat gabe, eta ez dagoelako azken hau masa kritikorik ez badago. Zentzu honetan, Negu Gorriak taldeak ekarpen handia egin dio guzti hau aldatu nahi dugun herri sektoreei.

Hori dela eta, aurtengo JAION!-erako, gazte talde bat bildu eta musika eta politika erakutsi digun talde handi honi gure omenaldi txikia egiteko proiektua muntatu dugu. Negu Gorriak talde “noventeroak” asko edan zuen hip-hop borrokalaritik, eta horien artean handienetarikoa izan zen Public Enemy-tik. Horregatik, kamioitik ekingo dio “Fight D Power_Kamioi System” egitasmoak.

Guretzat plazer bat izan da, gure gaztaroari soinu banda jarri dioten abesti guzti hauek berpiztea, eta espero dugu zuek ere apirilak 21-eko kale okupazioan ere, berdin gozatuko duzuela.

Gora Jaion eta Gora Lakaxita....”Do the Right thing!” eta zatoz autogestioaren festara!

Fight D Power

Etiquetas: