XXII Enpleguaren Astea urriko hilabetearen amaieran ospatuko da

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkarteren bitartez, urriaren 25erako XXII Enpleguaren Astea antolatu dute Ficoban, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara. Azken urteetan antolatu den jardunaldi honetan lana modu aktiboan bilatzen duten pertsonek lan-postu ezberdinetarako elkarrizketak egiteko aukera dute eta, era berean, jardunaldian parte hartzen duten enpresek aukeraketa prozesuak data zehatzetan eta era ordenatuan egin ditzakete. Urtero bi Enplegu Aste antolatzen dira, lehena maiatzeko hilabetearen inguruan eta, bigarrena, urrian. Jardunaldiaren XX edizioan, 2017 urteko urrian egindakoan, 500 pertsonek parte hartu zuten.

Jardunaldian parte hartzen duten entitateek eskaturiko profilak www.elespazio.com webgunean argitaratuko dira urriaren 16an.

Aurretiazko hitzordurik gabeko elkarrizketak
Lana era aktiboan bilatzen duten pertsonek lan-eskaintzak ezagutzeko aukera izango dute aurretiaz eskaintzetan izena emateko beharrik gabe. Horrela, enpresek hautagaitzak bildu eta, momentuan bertan, aurrez aurreko elkarrizketa indibidualak egingo dituzte.

Interesdun pertsonek curriculum vitae-a eskura eraman beharko dute. Guztira, izaera publiko eta pribatuko 30 entitatek parte hartuko dute. Gainera, ww.elespazio.com webgunearen bitartez ezagutu ahalko dira  zeintzuk izango diren jardunaldian parte hartuko dute entitate eta enpresak.

Mugaz gaindiko azoka
Enpleguaren Astearen azken edizioetan, jardunaldiaren mugaz gaindiko izaera bultzatzeko lan handia egiten ari da. Iparraldetik enpresa ezberdinak eta Pole d´emplo (enplegu publikoren zerbitzu frantsesa) etorriko dira.

Joan den urteko edizioa
Joan den urtean antolatutako jardunaldiaren XX edizioan 500 pertsona inguru hurbildu ziren Enpleguaren Astera. Guztira, 93 enplegu-eskaintza eskaini ziren 180 postu betetzeko. Eskaintza horien %27,27a eraikuntzaren sektorearekin loturik zegoen, %25,97a industriarekin loturik eta %9,09a ostalaritza zerbitzuekin.

Parte-hartzeko interesa duten enpresak
Lan postuak eskaini eta Ficobako urriaren 25eko jardunaldian parte hartu nahi duten  enpresek informazioa eskatu dezakete 943 509 600 telefono zenbakira deituz edo Bidaoa bizirik elkarteak Ducoureau eraikinean ( Irungo Hendaia kalearen 8. Zenbakian) daukan bulegora hurbilduz.

Etiquetas: