“ZER METRO?” bideoa kaleratu du Satorralaiak

“ZER METRO?” bideoa kaleratu du Satorralaia  bizilagunen mugimenduak. Bideo honetan Donostiako Metroaren pasantea auzitan jartzen dute gizarteko arlo ezberdinetan aritzen diren hainbat pertsona ezagunek: Gorka Otxoa, Baleren Bakaikoa, Ander Gortazar, Ramon Agirre, Detritus Aramburu, Rosa Garcia, Julio Villar, Patri Espinar, Carlos Garcia Cañibano, Kattalin Miner, Olatz Salvador, Sara Cozar, Diego Vasallo, Antton Valverde, Harkaitz Cano, Asier Sota. Gaur Koldo Mitxelena Kulturgunean bideoa aurkezteko egindako prentsa agerraldian Asier Sota eta Detritus Aramburuk parte hartu dute, bideoaren egileetako bat den Xabi Abalderekin batera.

Satorralaiaren ustez, bideoan iritzia ematen duten pertsonen aniztasunak Metroaren pasanteak Donostian pizten duen desadostasun zabala eta proiektua gelditzeko eta eztabaida publikoa irekitzeko dagoen beharra erakusten du. Hori dela eta, ekimen honetan partehartu duten pertsona guztiei eskertzen diegu.

Bideoa eskura dago Satorralaiaren blogean eta honako estekan:
 - Bloga: www.satorralaia.wordpress.com
 - Bideoaren esteka:
https://www.youtube.com/watch?v=FfdMvSJD3CE

Bestalde, Donostiako auzo guztietan eta eskualdeko herrietan bideoaren emanaldiak antolatzeko laguntza eskatzen dugu.

Datorren astean antolatu diren bideo emanaldiak dira hauek:
 - Astelehena 21: Amarako Eskoletan arratsaldeko 7etan (sarrera Larramendi kaletik).

 - Asteartea 22: Antiguako Dokan arratsaldeko 8etan

 - Asteazkena 23: Altzako “Altzania” elkartean arratsaldeko 7'30etan (Larratxo – 20).

 - Osteguna 24: Errenteriako Gaztaino auzo elkartearen lokal berrian arratsaldeko 7etan.

 - Larunbata 26: Konstituzio Plazan gaueko 10etan (Donostiako parte zaharra)

Bideoari ahalik eta hedapen handiena emateko dei egiten dugu beraz.

Metroaren pasantea gelditzeko Satorralaia bizilagunen mugimendua

Etiquetas: