Lan, biz eta herri duina helburu, Maiatzaren Lehenean kalera!

LAB.- Ibex 35ak eliteen mesedetan agintzen du, eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lan eta bizitzetan. Mendean gaituzten bi estatu antidemokratikoak, inboluzio sozial eta politikoan murgilduak daude, hamarkadetan lortutakoak kolokan jarriz. Gure eskualdean ere adibideak ez zaizkigu falta. Apirilean, hamaika murrizketa zein kaleratzeei aurre egin izan behar diegu. Azkenak Geka enpresan izandako 5 kaleratze. Hori gutxi balitz, Ruedas Roar enpresan, plantillaren erdia kaleratzeko espediente bat aurkeztu berri dute. Eta bitartean, prekarietatea gelditzeko asmoz ekarri duten honetan, ekonomiak hobera egin duela saldu nahi digute!
Erasoaldia bortitza da bai, baina zorionez, aurre egiteko adorea eta indarra erakusten ari da gara euskal herritarrak. M8ko greba feminista zein pentsiodunen mobilizazioak dira adibide argia.

Guk, lan, bizi eta herri duina ditugu helburu:
Lan duina, ekintza sindikalaren bidez borrokatuko duguna, prekaritatearen kontra zein enpleguaren defentsan borrokak piztuaz , langile borroka indartzera goaz. Gaur bertan, Ruedas Roar-eko langileak mobilizatzen ari dira, doakiela gure babes eta indar guztia!
Bizi duina, erabaki politikoen ondorio dena, irmoki exijituko dieguna instituzioei, herritarron gehiengoaren aldeko politikak egin dezaten behingoz.
Herri duina, 155a edo demokrazia, zentralizazioa edo subirautza. Ez dago erdibiderik.

Guk erabaki nahi dugu, ezkerretik eta feminismotik eredu sozial eta ekonomiko berria nahi eta behar dugulako aldarrikatzen dugu burujabetza.

Aldarrikapen laboral eta sozial komunen inguruan indarrak biltzeko garai da. Baita merkatuak bazterrean dituenak zentrora ekartzekoa ere. Horregatik, maiatzak 1 aurretik, hainbat hizketaldi antolatu ditugu gure bizitza sostengatzen duten langile horiek plazara atera asmoz:

  - Apirilaren 19an, osteguna, 18:30ean, Oreretako Xenpelar Etxean, zaintza lanetan diharduten egoerak izango ditugu aztergai.
  - Apirilaren 20ean, ostirala, 18:30ean Oiartzungo Liburutegian, pentsionisten indarraz kutsatzeko aukera izango dugu.
  - Apirilaren 21ean, larunbata, 11:00etan Pasai Antxoko Kultur Etxean, feminismoaren beharra azpimarratuko dugu baita lan munduan ere.
  - Apirilaren 26ean, osteguna, 18:30ean, Hondarribiako Musika Eskolan “la mano invisible” pelikula proiektatuko dugu, jarraian prekarietateaz mintzatzeko.

Bazterretatik zentrora, maiatzaren lehenean Irungo kaleak harrotasunez betetzera goaz. Musikaz lagunduta 12:30ean Txanaleta plazan elkartuko gara eskualdeko herritarrak elkarrekin kolon pasealekua gurutzatzeko eta mosku plazan bukatuko dugu. Jarraian bazkari goxoa izango dugu Irungo Mendizaleak Elkartean.

Lan, bizi eta herri duina helburu, maiatzaren lehenean irungo kaleetan topatuko gara. Gora langile borroka!

Etiquetas: